La leyenda del tiempo
La leyenda del tiempo | ||||
---|---|---|---|---|
Camarón de la Islaren albuma | ||||
Egilea(k) | Camarón de la Isla | |||
Argitaratze-data | 1979 | |||
Izenburua | La leyenda del tiempo | |||
Ekoizpen lekua | Espainia | |||
Banatze bidea | disko konpaktu | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | flamenkoa | |||
Diskoetxea | PolyGram (mul) | |||
Camarón de la Islaren kronologia | ||||
|
La leyenda del tiempo (euskaraz Denboraren kondaira) Camarón de la Isla abeslari flamenkoak 1979ko ekainaren 16an plazaratutako hamargarren albuma da. PolyGram konpainia diskografikoa argitaratu zuen. Flamenkologiaren arabera musika mota horren album garrantzitsuenetariko bat da.
Balorazioa
Lehen unean albumak iraultzailearen definizioa jaso zuen. Hasieran flamenkoren puristek gogor kritikatu zuten baina egun klasiko bat gisa dago onartuta.[1] Albumak, batetik, elementu berritzaileak zekarren, esaterako, bxu elektrikoaren erabilera. Kolaboratzaileak, bestetik, maila altukoak ziren. Disko honetan, besteak beste, Tomatito, Raimundo Amador, Kiko Veneno mailako artistak bildu ziren.
Publiko aldetik, hasieran, harrera hotza izan zuen. Ricardo Pachón ekoizleak honako hau esan zuen: "Erosle batzuk diskoa itzuli zuten Camarónena ez zela esanez".[2] Joera hori ondoren aldatu zen. Horrela, Espainiako Rolling Stone aldizkariak egindako inkesta batean "Tiempo de leyenda" abestia estatu horren Pop/Rock historiaren laugarren abesti onena gisa gelditu zen.
Abestiak
- La leyenda del tiempo (Federico García Lorca/ Ricardo Pachón) – (Bambera) 3:41
- Romance del Amargo (García Lorca/Pachón) – (Buleriak soleáren arabera) 3:47
- Homenaje a Federico (García Lorca/Pachón/Kiko Veneno) – (Buleriak) 4:10
- Mi niña se fue a la mar (García Lorca/Pachón/Veneno) – (Cantiñas de Pinini) 3:05
- La Tarara (Ricardo Pachónen moldaketak eta itzulpena) – (Abestia) 3:46
- Volando voy (Veneno) – (Rumba) 3:25
- Bahia de Cádiz (Pachón/Fernando Villalón) – (Alegriak) 2:56
- Viejo mundo (Omar Khayyám/Veneno) – (Buleriak) 2:45
- Tangos de la Sultana (Antonio de Casas/Pachón/Francisco Velázquez) – (Tangoak) 4:29
- Nana del caballo grande (García Lorca/Pachón/Gualberto) – (Sehaska-kanta) 4:58
Parte-hartzaileak
- Camarón de la Isla - Ahotsa
- Tomatito: gitarra flamenko
- Raimundo Amador: gitarra flamenko
- Jorge Pardo: txirula
- Manolo Marinelli, Alameda taldekoa: teklatuak
- Rafael Marinelli, Alameda taldekoa: piano
- Pepe Roca, Alameda taldekoa: gitarra elektriko
- Gualberto Garcia: sitar
- Rubem Dantas: perkusioak
- Tito Duarte: perkusiok
- José Antonio Galicia: perkusioak
- Manolo Soler: Palmak eta dantza
- Antonio Moreno "Tacita": palmak, bateria
- Pepe Ébano: bongo
- Manolo Rosa, Alameda taldekoa: Baxu
- Mario_Pacheco, azaleko argazkia
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):"La leyenda del tiempo" abestia Youtuben.
- (Gaztelaniaz):"La leyenda del tiempo" abestiaren hitzak.
- (Ingelesez):Albumaren informazioa Discogs webgunean.
- Datuak: Q3282607