La Frailesca

La Frailesca
Geografia
Map
Koordenatuak16°14′N 93°16′W / 16.23°N 93.27°W / 16.23; -93.27

La Frailesca Mexikoko Chiapas estatuko eskualdeetako bat da. Eskulade horretan nekazaritza eta abeltzaintza-ekoizpen handia duenez, Chiapasko mandiotzat hartzen da. Chiapasko Sierra Madre eta Chiapasko Erdiko Depresioaren artean dago, eta 279 eta 2,755 msnm arteko altuerak ditu.[1][2]

Gizakiaren presentzia, oro har, oso txikia da, gehienbat migrazio-arrazoiengatik. Populazio mestizoa da nagusi eta gaztelaniaren dialekto aberatsa hitz egiten du. Eskualde hau fraide dominiko ugarik zeharkatzen zuten; dominiko gehienak etxaldeen jabe ziren eta ebanjelizazioaz ere arduratzen ziren.

Herriak

Udalerri hauek daude eskualdean:

  • Ángel Albino Corzo
  • Capitán Luis Ángel Vidal
  • El Parral
  • La Concordia
  • Montecristo de Guerrero
  • Villa Corzo
  • Villaflores.

Villaflores eskualdeko herri nagusia da.[3]

Klima

Klima beroa eta hezea da, eta udan euria egiten du. Landaredia oihan eta baso hostogalkorrekoa da.[4]

Historia

Antzina, La Frailesca eskualdea Chiapaneca Nazioarena zen (historikoki Chiapa de Corzorekin lotura izan duen populazio-taldea), garai hartan Chiapas probintzian zeuden nazio indigenen artean borrokazaleena eta emankorrena. Ondoren, gobernuek La Frailescara migratzea sustatu zuten, eta, beraz, gehienbat Chiapa de Corzoko jendeak kolonizatu zuen, batez ere gertutasunagatik eta lotura historiko eta familiarrengatik. Hirurogeiko hamarkadan, Belisario Dominguez presa hidroelektrikoa eraikitzearekin batera, La Angostura urtegia sortu zen, populazio eta lur oso emankorrak ur azpian utzirik eta eskualdeko paisaia eta klima aldatuz.

Erlijioa

Populazio gehiena katolikoa da, %69.98. %12.77 erlijiorik gabekoa da. Gainontzekoak protestanteak, %8.02, eta Biblian oinarritutako elizak dira, %8.55.

Iruditegia

  • Villaflores nolabait eskualdearen burua da.
    Villaflores nolabait eskualdearen burua da.
  • Sierra Madre Chiapasen.
    Sierra Madre Chiapasen.
  • Uraren presentzia handia da.
    Uraren presentzia handia da.

Erreferentziak

  1. http://www.haciendachiapas.gob.mx/planeacion/Informacion/Desarrollo-Regional/prog-regionales/FRAYLESCA.pdf
  2. https://www.facebook.com/watch/?v=253219272902991
  3. https://www.ceieg.chiapas.gob.mx/productos/files/MAPASTEMREG/REGION_VI_FRAILESCA_post.pdf
  4. https://es.slideshare.net/lulu1256/regiones-frailesca-y-de-los-bosques-del-estado-de-chiapas

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5963421
  • Wd Datuak: Q5963421


Geografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.