La Arenako biaduktua
La Arenako biaduktua | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Muskiz |
Koordenatuak | 43°20′N 3°07′W / 43.34°N 3.11°W / 43.34; -3.11 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1992 |
Arkitektura | |
Eraikitzailea | Ferrovial Urssa |
Materiala(k) | Hormigoi armatua eta altzairua |
Dimentsioak | 667 () m |
La Arenako biaduktua Barbadun ibaiaren itsasadarra zeharkatzen duen zubia da, A-8 autopistaren zati bat izanik.
Eraikuntza
1992an zabalduta, guztira 667 metroko luzera du[1][2], Euskal Herriko luzeena izanik.
Muskizko hormigoi armatuzko zubi hau harpa itxurako altzairuzko tirantez finkatuta dago[1]. Juan José Arenas eta Marcos J. Pantaleón diseinatuta[3], ingeniari nagusia Emilio Monleón izan zen. Enpresa eraikitzaileak Ferrovial eta Urssa izan ziren[1].
Eraikina bidaiari askok erabilia da, egunero bertatik 70.000 ibilgailu baino gehiago pasatzen direlarik[4].
Erreferentziak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Kanpo estekak
- Datuak: Q12261727