Kristoren Ordenaren komentua

Kristoren Ordenaren komentua
Convento de Cristo
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaSantarem
Portugalgo hiriaTomar
FreguesiaTomar (São João Baptista) e Santa Maria dos Olivais
Koordenatuak39°36′13″N 8°25′09″W / 39.603636°N 8.419258°W / 39.603636; -8.419258
Map
Arkitektura
EstiloaManueldar estiloa
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i) eta (vi)
Erreferentzia265
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1983 (VII. bilkura)
Bisitariak urtean260.871
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Kristoren Ordenaren komentua (portugesez: Convento de Cristo), Portugalgo Tomar hirian dagoen gaztelu eta monasterioa tenplarioa da.

Historia

1159an Tenpluko ordenak Tomar konkistatu zuen eta Gualdim Pais maestreak 1160an gotorlekua eraikitzeko lehen harria ezarri zuen. XII mende bukaeran ordenaren egoitza nagusia bihurtu zen eta mairuen kontrako babes lerroaren parte izan zen. Garai horretakoa da eliza zirkular famatua ere. 1190an Abu Yusuf Yaqub al-Mansurren erasoari ongi eutsi zion.

XIV mendean, 1312 eta 1314 artean Tenpluko ordena debekatu zen Europa guztian baina Portugalen beraien jakintza guztia jaso zuen Kristoren ordena eratu zuen Dinis I.a erregeak. Orden berriaren maestre ezagunena Henrike Nabigatzailea izan zen, 1417 eta 1460 artean nagusi izan zena. Tenplarioen jakintzez baliatuz Afrika eta Atlantiar Ozeanoan espedizioak burutu zituen. Espedizio horietan lortutako aberastasunekin Kristoren Ordenaren komentua berriztu zuen. 1492an Espainiak juduak kanporatu zituen eta asko Tomarrera etorri ziren. Hainbestekoa zen Tomarreko Kristoren ordenaren indarra Aita Santuak Henrike Nabigatzailea printze izendatu zuela.

1484an Manuel I.a Portugalgoa ordenaren maestre bihurtu zen eta 1492an Portugalgo errege. Honek habearte berria gehitu zion eliza zirkularrari. Bere ondorengoa zen Joanes III.ak ordena desmilitarizatu zuen. Honetaz gain pizkunde estiloko klaustroa eraiki zuen. 1581ean Portugalgo erregearen oinordekotza krisia etorri zen eta Filipe II.a Espainiakoa bihurtu zen Portugalgo errege berria. Koroatzea Kristoren ordenako komentuan bertan izan zen. Garai horretakoa da akueduktua.

Egitura

  • Gaztelua eta harresiak: 1160an eraiki ziren Nabão ibaiaren gaineko muinoan. Harresia, zitadela eta dorretxea zituen eraikinak. Kanpoko harresian dorre zirkularrak eraiki zituzten tenplarioek, Normandian eta Bretainian ikasia baitzuten babes handiagoa ematen zutela.
  • Eliza zirkularra: Hau ere XII mendekoa da. 16 alde dituen oin poligonala du izatez. Barnealdeak aldiz oinarri oktogonala dauka, Jerusalemgo elizen antzera. Eliza erromanikoa da eta zutabeen kapiteletan landare eta animalien irudiak ageri dira. Elizaren barnealdea estilo gotiko eta manueldarrean dekoraturik dago, 1499an burutu baitzen.
  • Habearte gotikoa: XV mendearen hasieran komentuari gehitu zitzaion habeartea da. Kanpoaldean manueldar estiloan ohikoak diren dekorazioak ditu, gargolak, pinakuluak, estatuak eta sokak, "Aurkikuntzen Aroa" gogorarazten dituztenak.
  • Klaustroak:
    • Claustro da Lavagem (Garbiketa klaustroa): 1433an eraikitako klaustro gotikoa da. Monjeen jantzien garbiketarako erabiltzen zen.
    • Claustro do Cemitério (Hilerriko klaustroa): XV mendeko klaustro honetan hobiratzen ziren ordenako monjeak.
    • Claustro de Santa Bárbara: XVI mendeko klaustroa da.
    • Claustro de D. João III: XV mendeko klaustroa da hau ere. Joanes III.aren erregealdian hasi zuten eraikuntza eta Filipe II.a Espainiakoaren garaian bukatu.

Iruditegia

  • eliza zirkularra.
    eliza zirkularra.
  • gazteluko harresi eta dorreak.
    gazteluko harresi eta dorreak.
  • Ataria.
    Ataria.
  • Garbiketa klaustroa.
    Garbiketa klaustroa.
  • Hilerriko klaustroa.
    Hilerriko klaustroa.
  • Joanes III.aren klaustroa.
    Joanes III.aren klaustroa.
  • Aqueduto dos Pegões.


Portugal Gizateriaren ondarea Portugalen Portugal

Angra do Heroísmoko erdigune historikoa • Kristoren Ordenaren komentua • Batalhako monasterioaJeronimotarren monasterioa eta Belémgo dorreaÉvorako erdigune historikoaAlcobaçako monasterioaSintrako paisaia kulturalaPortoko erdigune historikoaCoa Harana eta Siega Verdeko labar-arte guneakMadeirako laurisilvaGuimarãesko erdigune historikoaAlto Douroko mahastiakPico uharteko mahastizaintzaren paisaiaElvasko muga garnizoi-hiria eta gotorlekuakCoimbrako Unibertsitatea

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q736692
  • Commonscat Multimedia: Convento de Cristo / Q736692

  • Wd Datuak: Q736692
  • Commonscat Multimedia: Convento de Cristo / Q736692