Korab ur-jauzia

Korab ur-jauzia
Datu orokorrak
Garaiera2.120 m
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak41°45′47″N 20°32′15″E / 41.7631°N 20.5376°E / 41.7631; 20.5376
KokapenaKorab (en) Itzuli

Korab ur-jauzia edo Proifel ur-jauzia (mazedonieraz: Корапски Водопад, albanieraz: Ujëvara e Korabit) Ipar Mazedonian dagoen ur-jauzi bat da, Balkanetako ur-jauzi garaiena da.[1]

Korab mendian kokaturik dago, hortik datorkio izena. Dabloka ibaiaren goiko ibilguan kokaturik dago, itsas mailatik 2.120 metrotako altueran, eta Mal Korab gailurreko elurraren urtzeak sortarazten du ibaia[2].

Mavrovo Parke Nazionalak hartzen du ingurune guztia eta UNESCOk 2021ean Gizateriaren ondare izendatu zuen, "Karpatoetako eta Europako beste eskualdeetako pagadi primarioak" izendapenaren barnean.[3]

Deskribapena

Urtaroaren arabera ur gehiago edo gutxiago izaten du. Maiatza eta ekainean izaten du ur gehien eta abuztua eta iraila artean gutxien, batzuetan lehortu ere egiten da[4]. 100 eta 138 metro arteko jauzia egiten du, neurketa puntuaren arabera[5]

Ur-jauziaren ondoren ibaia Žužnje herrixka hutsetik igarotzen da eta ondoren arroila estua eginez Bibaj herrian Ribnička ibaiarekin bat egiten du.

Iruditegia

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Vrachanska Skaklya. 2023-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  2. «North Macedonia Timeless» northmacedonia-timeless.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  3. whc.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  4. (Ingelesez) «Korab Waterfall |» Alluring World 2017-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).
  5. «North Macedonia Timeless» northmacedonia-timeless.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-02).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q37598
  • Commonscat Multimedia: Korab waterfall / Q37598

  • Wd Datuak: Q37598
  • Commonscat Multimedia: Korab waterfall / Q37598