Kayla Sanchez
Kayla Sanchez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Singapur, 2001eko apirilaren 7a (23 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Jarduerak | |
Jarduerak | igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 165 zentimetro |
Kayla Sanchez (Singapur (Singapur), 2001eko apirilaren 7a) Singapuren jaiotako igeriketan aritzen den kirolari kanadarra da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen:
4x100 errelebo librean, zilarrezkoa Kanadako taldearekin (3.32,78 minutuko denborarekin), Australiako taldearen atzetik (urrezko domina 3.29,69koarekin, ME) eta AEBren taldea garaituz (brontzezkoa 3.32,81ekoarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kayla Sanchez, Rebecca Smith, Maggie Mac Neil, Penny Oleksiak eta Taylor Ruck-ek.
4x100 lau-estiloko erreleboan, Kanadako taldearekin, brontzezkoa eskuratu zuen (3.52,60 denborarekin), Australiako (urrezko domina 3.51,60, OE) eta AEBko taldeen atzetik sailkatuz (zilarrezkoa 3.51,73koarekin). Hauek osatu zuten taldea: Kylie Masse, Sydney Pickrem, Maggie Mac Neil, Penny Oleksiak, Taylor Ruck eta Kayla Sanchez-ek.[1][2]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 02 ! | 4x100 Errelebo librea, emakumezkoa[3] |
2020 | Tokio Japonia | 03 ! | 4x100 lau-estiloko erreleboa, emakumezkoa[4] |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q33979460