Kataluniako Generalitateko Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritza
Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritza | |
---|---|
Kataluniako Gobernua | |
Orain karguan | |
Titularrak | Jordi Puigneró i Ferrer |
Hasiera | 2021eko maiatzaren 26a |
Karguduna | |
Erakundea | Kataluniako Gobernua |
Izendatua | Kataluniako Gobernuko lehendakaria |
Kargualdia | Lau urte |
Egoitza | Kataluniako Generalitatearen Jauregia |
Sorrera | 2021eko maiatzaren 26a |
Trataera | Honorable |
Herrialdea | Katalunia |
Kataluniako Generalitateko Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritza (Departament de Polítiques Digitals i Territori, ofizialki eta katalanez), 2021-2025 arteko Kataluniako Gobernuaren kontseilaritzetako bat da, 2021eko maiatzaren 26an sortua, eta Torra Gobernuaren Lurralde- eta Iraunkortasun-Kontseilaritzaren eta Politika Digitaletarako eta Administrazio Publikorako Kontseilaritzaren konpetentziak batuz sortuz.[1] Egungo kontseilaria Jordi Puigneró i Ferrer da, aldi berean, Kataluniako Generalitatearen Lehendakariordea dena.[2]
Kontseilaritzaren funtzioak
21/2021 Dekretuaren arabera,[1] hurrengoak dira kontseilaritza honen funtzioak, politika digitalen, infraestruktura- eta hiri-agentziaren testuinguruan:
- Kataluniako telekomunikazioaren eta gizarte digitalaren gestioa;
- Identitate zein konfidantza digitalerako politiken ezarpena, bai eta ziberseguritate- eta identifikazio elektronikorako politiken ezarpena;
- Mobil-teknologien, datu masiboen eta hiri intelijenteekin erlazionatutako teknologia-sektoreen berrikuntza-politikak sortu eta ezartzea;
- Lurzoru-politikak, infraestrukturak eta obra publikoak sortu, erregulatu eta gestionatzea, bai eta errepideak, trenbide-sarea, portuak eta aireportuak gestionatzea;
- Mugikortasun- eta garraio-arautegia ezartzea, bai eta mendi- zein kosta-politikak garatzea;
- Generalitateko Gobernuaren lurralde-delegazioen zuzendaritzatzea, herritarron atentzioa eta Administrazio-programa eta -zerbitzuen informazio-helaraztea barne, bai eta informazio-sistemen zuzendaritza eta koordinazioa.
Era berean, Alt Pirineu eta Araneko Promoziorako eta Garapenerako Institutua (IDAPA, katalanez) kontseilaritza honenpean geratzen da.
Kontseilari-zerrenda
# | Legegintzaldia | Izena | Agintaldi-hasiera | Agintaldi-amaiera | Alderdi edo koalizio politikoa | ||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Lurralde-Politikarako eta Obra Publikoen Kontseilaritza (Departament de Política Territorial i Obres Públiques; 1977-2010) | |||||||
- | Behin-behinekoa | Narcís Serra i Serra | 1977ko abenduak 5 | 1979ko martxoak 22 | Kataluniako Sozialisten Alderdia | ||
- | Lluís Armet i Coma | 1979ko martxoak 22 | 1980ko maiatzak 8 | ||||
- | I | Josep Maria Cullell i Nadal | 1980ko maiatzak 8 | 1983ko ekainak 14 | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa[oh 1] | ||
- | Xavier Bigatà i Ribé | 1983ko ekainak 14 | 1988ko uztailak 4 | ||||
II | |||||||
- | III | Joaquim Molins i Amat | 1988ko uztailak 4 | 1993ko apirilak 29 | |||
IV | |||||||
- | Josep Maria Cullell i Nadal | 1993ko apirilak 29 | 1994ko azaroak 18 | ||||
- | Jaume Roma i Rodríguez | 1994ko azaroak 18 | 1995ko ekainak 15 | ||||
- | Artur Mas i Gavarró | 1995ko ekainak 15 | 1997ko uztailak 30 | ||||
V | |||||||
- | Pere Macias i Arau | 1997ko uztailak 30 | 2001eko azaroak 20 | ||||
VI | |||||||
- | Felip Puig i Godes | 2001eko azaroak 20 | 2003ko abenduak 16 | ||||
- | VII | Joaquim Nadal i Farreras | 2003ko abenduak 16 | 2010eko abenduak 29 | Kataluniako Sozialisten Alderdia | ||
VIII | |||||||
Lurralde- eta Iraunkortasun-Kontseilaritza (Departament de Territori i Sostenibilitat; 2010-2021) | |||||||
- | IX | Lluís Miquel Recoder i Miralles[oh 1] | 2010eko abenduak 29 | 2012ko abenduak 27 | Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa | ||
- | X | Santi Vila i Vicente[oh 1] | 2012ko abenduak 27 | 2016ko urtarrilak 14 | |||
- | XI | Josep Rull i Andreu[oh 2][oh 3] | 2016ko urtarrilak 14 | 2017ko urriak 27[oh 4] | |||
Kataluniako Europar Alderdi Demokrata | |||||||
- | XII | Damià Calvet i Valera[oh 5] | 2018ko maiatzak 29 | 2021eko maiatzak 26 | |||
Politika Digitaletarako eta Lurralde-Kontseilaritza (Departament de Polítiques Digitals i Territori; 2021-) | |||||||
1 | XIII | Jordi Puigneró i Ferrer | 2021eko maiatzak 26 | Karguan | Junts per Catalunya |
Oharrak
- ↑ a b c Konbergentzia eta Batasunaren proposamenez
- ↑ Junts pel Sí-ren proposamenez
- ↑ Junts per Catalunya-k proposaturikoa XII. Legegintzaldirako, baina ez zen DOGCan publikatzera ailegatu
- ↑ Espainiako 1978ko konstituzioko 155. artikuluaren aplikazioaren ondorioz boterez kendutakoa
- ↑ Junts per Catalunya-ren proposamenez
Erreferentziak
- ↑ a b (Katalanez) «DECRET 21/2021, de 25 de maig, de creació, denominació i determinació de l'àmbit de competència dels departaments de l'Administració de la Generalitat de Catalunya.» Diari Oficial de la Generalitat de Catalunya (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
- ↑ Press, Europa. (2021-05-24). «Jordi Puigneró (Junts) será vicepresidente del Govern y conseller de Políticas Digitales» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2021-07-05).
Kanpo estekak
- Datuak: Q107059396