Kaltzio fosfato

Kaltzio fosfato
Irudi gehiago
Motacalcium salt (en) Itzuli, phosphorus compound (en) Itzuli eta oxygen compound (en) Itzuli
Masa molekularra310,177 g/mol
Identifikatzaileak
Gmelin77635
MeSHD002130

Kaltzio fosfatoa[1], Ca3(PO4)2 formula enpirikoa duena, kaltzio ioiak (Ca2+), ortofosfatoekin (PO43-), metafosfatoekin edo pirofosfatoekin (P2O74-) batera, eta batzuetan hidrogeno edo hidroxido ioiak dituzten mineralen familia baten izena da.

Kaltzio fosfatoa da kaltzioa behi-esnean egoteko modu nagusia. Hezurraren ehuneko hirurogeita hamar hidroxiapatitak osatzen du, kaltzio fosfatozko mineralak (hezur-minerala esaten zaio).[2] Hortz-esmaltearen proportzio handi bat ere kaltzio fosfatoa da.

Ezaugarri kimikoak

Konposatu gehienekin ez bezala, kaltzio fosfatoaren disolbagarritasuna murriztu egiten da tenperatura igotzean. Beraz, berotzeak konposatuaren hauspeatzea eragiten du.

Behi-esnean, pH normal batekin posible litzatekeena baino kontzentrazio handiagoetan egoten da, magnesio, zink eta zitratodun kaseina-proteinari itsatsitako mizeletan agertzen delako koloidalki — normalean kaltzio koloidaleko fosfato esaten zaio —.[3]

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
  2. (Ingelesez) Peacock, Munro; Weaver, Connie M.. (2011-5-1). «Calcium» Advances in Nutrition 2 (3): 290–292.  doi:10.3945/an.111.000463. ISSN 2161-8313..
  3. A. Y. Tamime, ed. Brined cheeses - The Society of Dairy Technology (SDT). Wiley-Blackwell ISBN 9781405124607..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q426664
  • Commonscat Multimedia: Calcium phosphates / Q426664

  • Identifikadoreak
  • AAT: 300379780
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D002130
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 77635
  • Wd Datuak: Q426664
  • Commonscat Multimedia: Calcium phosphates / Q426664


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.