Kalione Nasoko
Kalione Nasoko | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1990eko abenduaren 2a (33 urte) |
Herrialdea | Fiji |
Hezkuntza | |
Heziketa | Q25646345 |
Jarduerak | |
Jarduerak | zazpiko errugbi jokalaria eta hamabosteko errugbilaria |
Parte-hartzailea | |
Posizio edo espezialitatea | erdikoa |
Kalione Nasoko MOF [1] (Levu, Fiji, 1990eko abenduaren 2a) egun, 2018ko Oceania Sevens Txapelketan eta 2018 Dubai Sevensekoan Fijiko zazpiko errugbi selekzio nazionaleko kapitaina da[2]. Nasoko, 2017ko Hong Kong Sevens Txapelketan[3], finaleko jokalaria izan zen, non Fijik 22-0 irabazi zion Hegoafrikako Sevens Team taldeari[4]. Nasokok 2016ko Dubai Sevensen egin zuen debuta Fijirekin[5].
Hastapenak
Nasoko Yawa Levu uhartean hazi zen[6], Fijiko Yasawa uharte taldearen hegoaldeko muturrean sumendi-dortsal batean sortutako uhartean. Nasokoren lehen hezkuntza, Ratu Naivalu Memorial School-en izan zen, Waya uhartean dagoen eskola bakarrean, bi orduko ibilaldia lur menditsuetan zehar[6].
Kalione Nasoko MOF [1] (1990eko abenduaren 2a) egun, 2018ko Oceania Sevens Txapelketan eta 2018 Dubai Sevensekoan Fijiko zazpiko errugbi selekzio nazionaleko kapitaina da[2]. Nasoko, 2017ko Hong Kong Sevens Txapelketan[3], finaleko jokalaria izan zen, non Fijik 22-0 irabazi zion Hegoafrikako Sevens Team taldeari[4]. Nasokok 2016ko Dubai Sevensen egin zuen debuta Fijirekin[5].
Hastpenak
Nasoko Yawa Levu uhartean hazi zen[6], Fijiko Yasawa uharte taldearen hegoaldeko muturrean sumendi-dortsal batean sortutako uhartean. Nasokoren lehen hezkuntza, Ratu Naivalu Memorial School-en izan zen, Waya uhartean dagoen eskola bakarrean, bi orduko ibilaldia lur menditsuetan zehar[6].
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), urrezko domina irabaziko du Fijiko taldearekin, Zeelanda Berrikoaren (zilarrekoa) eta Argentinakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Fijiko taldea: Napolioni Bolaca, Vilimoni Botitu, Meli Derenalagi, Sireli Maqala, Iosefo Masi, Waisea Nacuqu, Kalione Nasoko, Semi Radradra, Aminiasi Tuimaba, Asaeli Tuivuaka, Jerry Tuwai, Josua Vakurunabili eta Jiuta Wainiqolo-k[7][8].
Emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 01 ! | Zazpiko-errugbia gizonezkoa[9]. |
Sariak eta ohoreak
- 2017-18 Hamilton 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
- 2017-18 Vancouver 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
- 2017-18 Singapurreko 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
- 2017-18 Hong Kong 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
- 2017-18 London 7s talde irabazlearen zati bat (urrezko domina)
- 2017ko Hong Kong Sevens Finaleko jokalaria[10]
- 2016-17 HSBC World Series Dream Team
- 2017-18 HSBC World Series Dream Team
- 2017-18 Mankomunitateko Zilarrezko Domina
- 2018ko Fijiko Ordenaren domina
Erreferentziak
- ↑ a b worldrugby.org. «HSBC World Rugby Sevens Series» www.world.rugby.
- ↑ a b «Nasoko Leads In Dubai | Fiji Sun» fijisun.com.fj.
- ↑ a b Limited, Communications Fiji. Fiji wins Hong Kong 7s title after thumping South Africa. .
- ↑ a b «Hong Kong Sevens: Fiji blow South Africa away to win third title in a row» South China Morning Post.
- ↑ a b «Nasoko ready to fight for spot» FijiTimes.
- ↑ a b c d «PressReader.com - Connecting People Through News» www.pressreader.com.
- ↑ «Kalione Nasoko» olympedia.org 2022-02-03an. begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Kalione Nasoko» Olympics.com 2022-02-03an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Zazpiko-errugbia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ VAVEL.com. (2017-04-09). «Nasoko double helps Fiji claim third straight Hong Kong Sevens title» VAVEL.
Kanpo estekak
- Kalione Nasoko World Rugby Sevens Serietan
- Kalione Nasoko World Rugby Men's Sevens Serietan
- Datuak: Q59306050