Kaffeklubben

Kaffeklubben
Datu orokorrak
Garaiera30 m
Motauharte
Luzera1 km
Zabalera0,4 km
Geografia
Map
Koordenatuak83°39′42″N 30°36′36″W / 83.6617°N 30.61°W / 83.6617; -30.61
Honen parte daextreme points of Earth (en) Itzuli
list of islands of Greenland (en) Itzuli
Parke nazionalIpar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea
Babestutako-eremuaIpar-ekialdeko Groenlandiako natura parkea
Ur-gorputzaOzeano Artikoa
Wandel itsasoa

Kaffeklubben (groenlandieraz: Inuit Qeqertaat; danieraz: Kaffeklubben Ø, euskaraz: «kafe-klubaren uhartea») Groenlandiako ipar-ekialdean dagoen uharte txikia da, Lurreko puntu iparraldekoentzat jotzen dena.[1] Latitudearen arabera kalkulatuta, Ipar polorako bere distantzia 707,4 kilometrokoa da, izan ere, 111,4 kilometrokoa da latitude-gradu bakoitza.

Historia

Uhartea Robert Pearyk aurkitu zuen 1900ean eta kilometro bat inguruko luzera du, eta Morris Jesup lurmuturretik 37 kilometro ekialdera dago. 1921ean bisitatu zuen lehen gizona Lauge Koch esploratzaile daniarra izan zen. Kopenhageko mineralogia museoko kafe-klubari erreferentzia eginez jarri zion izena. 1969an, Kanadako talde batek kalkulatu zuen bere puntarik iparraldekoena Morris Jesup lurmuturra baino 750 metro iparralderago dagoela, eta, beraz, munduko lur erregistro iparraldekoena duela.

Ordutik, iparralderago dauden hareazko banku batzuk aurkitu dira, batez ere Oodaaq izenekoa. Hala ere, eztabaida dago Oodaaq edo beste barrak lur azaleratutzat hartu behar diren, ez baitira iraunkorrak eta izotz-blokeek batzuetan ezkutatu egiten baitituzte; beste batzuetan, ordea, ozeanoaren azpian murgildurik geratzen dira.[2]

Flora eta fauna

Nahiz eta ingurune gogorra izan, landaretza hazten da Kaffeklubben uhartean, goroldioak, hepatikofitak, likenak eta landare loredunak barne: saxifraga oppositifolia (harrautsi morea) eta papaver radicatum (urdamutur artikoa).[3][4][5][6]

Erreferentziak

  1. Jancik, John; Richardson, Javana; Gardiner, Steve. (2002). Under the Midnight Sun: The Ascent of John Denver Peak and the Search for the Northernmost Point of Land on Earth. Stars End Creations ISBN 1-889120-19-7..
  2. (Ingelesez) Leister Report. .
  3. (Ingelesez) Arctic Thule. Kaffeklubben – Top of the World?. .
  4. (Ingelesez) «The Flowers of Kaffeklubben Island» Atlas Obscura.
  5. (Ingelesez) Pax Arctica. .
  6. (Ingelesez) Template. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q826471
  • Commonscat Multimedia: Kaffeklubben Island / Q826471

  • Wd Datuak: Q826471
  • Commonscat Multimedia: Kaffeklubben Island / Q826471
Geografia
Groenlandia
Artikulu hau Groenlandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.