KAE Ligako 2024ko denboraldia

Artikulu hau jokoan dagoen kirol txapelketa bati buruzkoa da.
Beraz, litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea.


2024ko KAE Liga
Santurtziren trainerua Bilbon.
Santurtzi (irudia) bi txapelketa irabazi eta sei denboraldi TKEn aritu ostean, KAE Ligara itzuli da.
Datu orokorrak
Antolatzailea Kantauriko Arraun Elkartea
Partaideak 19 talde (12+7)
Estropadak 26 estropada (14+12)
Hasiera 2024ko ekainaren 22a
Amaiera 2024ko abuztuaren 24a
Palmaresa
2023
2025 →

KAE Ligako 2024ko denboraldia KAE Liga arraun lehiaketaren hemeretzigarren denboraldia da. Lehen mailako txapelketa ekainaren 23an hasi zen Pasaiako badian eta abuztuaren 18an amaituko da Bilbo hiriko uretan[1]. Bigarren maila, aldiz, ekainaren 22an hasi zen El Astilleron eta Kantabriara bueltatuko da berriro ere lehiari amaiera emateko, hain zuzen ere, abuztuaren 24an bukatuko da Colindresen[1]. Guztira, 19 ontzi ari dira arraunean aurtengo ligan, 12 lehen mailan eta 7 bigarrenean, eta 26 estropada puntuagarri jokatuko dira[2].

Aurreko denboraldian San Pedro txapeldunak TKE Ligara igotzea lortu zuen, beraz, 2024ko erreferentziazko traineruak Lapurdi txapeldunordea eta lehen mailatik jaitsitako Santurtzi izango dira[3][4]; lehian Orioren B trainerua eta Portugalete elkartu zaizkie, bigarren mailatik igo berriak diren ontziak[3].

Lehenengo maila

Partaideak

Guztira, 12 elkarte ari dira parte hartzen hemeretzigarren denboraldian; horietatik 5 gipuzkoarrak dira, 4 bizkaitarrak, 2 kantabriarrak eta bat lapurtarra[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, Santurtzi KAE Ligara itzuli da, 6 denboraldi TKE Ligan aritu ostean; 2023ko play-off kanporaketan Sotera ontziko mutilek maila galdu zuten, besteak beste, iazko denboraldiko txapeldunaren aurka, San Pedroren aurka[4]. Hain zuzen, pasaitarrek 2024ko TKE Ligan arraun egingo dute. Bestalde, Orioren B traineruak (bigarren mailako txapeldunak) eta Portugaletek Busturialdearen eta Castroren tokiak hartu dituzte[5].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2023
Arkote Arkote Arraun Taldea Plentzitarra Euskal Herria Gorka Etxeberria Plentzia (Bizkaia) 3.a
Camargo Club de Remo Valle de Camargo Virgen del Carmen Espainia Carlos Rodríguez Camargo (Kantabria) 7.a
Deustu-Bilbo Deustu Arraun Taldea Tomatera Euskal Herria Aitor Altzibar Deustu, Bilbo (Bizkaia) 10.a
Hondarribia B Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa Euskal Herria Gonzalo Carrión Hondarribia (Gipuzkoa) 9.a
Lapurdi Lapurdiko Arraun Taldea Lapurdi Euskal Herria Jon Salsamendi Donibane Lohizune/Angelu (Lapurdi) 2.a
Orio B Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas Euskal Herria Anjel Mari Larrañaga Orio (Gipuzkoa) 1.a (KAE2)
Pedreña Sociedad Deportiva de Remo Pedreña La Pedreñera Espainia Luis Miguel Villar Pedreña, M. de Cudeyo (Kantabria) 8.a
Portugalete San Nikolas Arraun Taldea Jarrillera Euskal Herria Jaime Ríos Portugalete (Bizkaia) 2.a (KAE2)
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka Euskal Herria Joseba Fernandez Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) 4.a
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera Espainia Alexander Esteban Santurtzi (Bizkaia) 11.a (TKE)
Zarautz Zarautz Arraun Elkartea Enbata Euskal Herria Asier Puertas Zarautz (Gipuzkoa) 6.a
Zumaia Aita Mari Arraun Elkartea Telmo Deun Euskal Herria Unai Etxeberria Zumaia (Gipuzkoa) 5.a

Estropadak

Denboraldi honetan 14 estropada eta bandera izango dira jokoan[1].

Zk. Estropada Lekua Data Txapelduna
1. III. CMO Valves Bandera Pasaia, Gipuzkoa 2024ko ekainaren 23a
San Juan
2. Donibane Lohizune-Ziburuko XXXII. Ikurrina Donibane Lohizune, Lapurdi 2024ko ekainaren 29a
San Juan
3. Zumaiako XXXIX. Ikurrina Zumaia, Gipuzkoa 2024ko ekainaren 30a
San Juan
4. Camargoko Udaleko XXXII. Bandera Camargo, Kantabria 2024ko uztailaren 6a
San Juan
5. Portugalete Uri Urena XLII. Bandera Portugalete, Bizkaia 2024ko uztailaren 7a
San Juan
6. Sestaoko Udaleko XXIII. Bandera1 Sestao, Bizkaia 2024ko uztailaren 14a -1
7. Marina de Cudeyoko Udaleko XIX. Bandera-Dynasol Sari Nagusia Marina de Cudeyo, Kantabria 2024ko uztailaren 20a
San Juan
8. Santurtziko XLV. Ikurrina Santurtzi, Bizkaia 2024ko uztailaren 27a
San Juan
9. Gorlizko II. Ikurrina Gorliz, Bizkaia 2024ko uztailaren 28a
Santurtzi
10. Orio Kanpiña VI. Bandera Orio, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 3a
San Juan
11. Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XVIII. Bandera Hondarribia, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 11
Zumaia
12. Plentziako XXXV. Ikurrina Plentzia, Bizkaia 2024ko abuztuaren 15a
San Juan
13. Zarautz Arraun Elkartearen XV. Ikurrina Zarautz, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 17a
San Juan
14. Bilbo Hiriko LVI. Ikurrina Bilbo, Bizkaia 2024ko abuztuaren 18a
San Juan
  1. Sestaoko estropada bertan behera gelditu da[6].

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 Banderak Lorpena
1. San Juan 152 12 12 12 12 12 - 12 12 11 12 9 12 12 12 11 Igoera play-offa
2. Zumaia 120 11 4 9 10 9 - 8 11 8 10 12 10 7 8 1
3. Santurtzi 118 9 1 7 9 11 - 7 10 12 9 10 11 10 10 1 Ohorezko txanda
4. Arkote 115 8 10 10 11 10 - 11 7 7 11 4 7 11 11 -
5. Lapurdi 114 10 8 8 8 8 - 10 8 10 8 11 8 8 9 -
6. Zarautz 102 7 11 11 7 6 - 9 6 9 7 6 9 9 7 -
7. Pedreña 56 5 9 4 2 7 - 6 9 3 02 1 6 3 1 -
8. Deustu-Bilbo 52 2 5 2 4 5 - 4 1 2 6 8 1 6 6 -
9. Hondarribia B 51 01 6 3 6 2 - 5 3 6 3 5 5 4 3 -
10. Camargo 50 4 3 6 1 4 - 3 4 5 02 7 4 5 4 - Jaitsiera play-offa
11. Portugalete 41 6 2 5 5 3 - 2 2 4 4 2 3 1 2 -
12. Orio B 39 3 7 1 3 1 - 1 5 1 5 3 2 2 5 - 2025eko KAE-2 Liga
  1. Epaileek Hondarribiko trainerua kanporatu zuten erlojupekoan San Juani aurreratzen ez uzteagatik[7].
  2. Pedreña eta Camargo elkarteen ontziak estropadatik kanporatu zituzten epaileek.

Bigarren maila

Partaideak

Guztira, 7 elkarte dira bigarren mailan parte hartzen ari direnak; horietatik 3 kantabriarrak dira eta bina bizkaitar eta gipuzkoar[2]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasunak lehen mailatik jaitsi diren Busturialdea eta Castreña, eta lehiara berriro itzuli diren Santoñaren eta Lutxanaren ontziak dira[3]. Mutrikuk ez du trainerurik atera 2024an zazpi urtez jarraian aritu ondoren[8].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2023
Astillero Sociedad Deportiva de Remo Astillero San José XV Espainia José Luis Cruces El Astillero (Kantabria) 4.a
Busturialdea Busturialdea Arraun Elkartea Artarri Euskal Herria Luis Ángel Salvador Elantxobe (Bizkaia) 11.a (KAE1)
Castro Sociedad Deportiva de Remo Castreña La Marinera Euskal Herria Jose Luis Korta Castro Urdiales (Kantabria) 12.a (KAE1)
Donostiarra B Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua Euskal Herria Fernando Balenziaga Donostia (Gipuzkoa) 3.a
Hibaika Hibaika Arraun Elkartea Madalen Euskal Herria David Iglesias Errenteria (Gipuzkoa) 5.a
Lutxana Lutxana Arraun Elkartea Ederra Euskal Herria Aitor Sautu Erandio (Bizkaia) -
Santoña Club de Remo Santoña Virgen del Puerto Espainia Lolo Gutiérrez Santoña (Kantabria) -

Estropadak

Denboraldi honetan 12 estropada eta bandera izango dira jokoan[1].

Z. Izena Lekua Data Txapelduna
1. Real Astillero de Guarnizoko XXX. Bandera El Astillero, Kantabria 2024ko ekainaren 22a
Astillero
2. Pasaiako XXXIX. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2024ko ekainaren 23a
Castro
3. Elantxobeko XXXVI. Traineru Estropada - Gernikaplac Saria Elantxobe, Bizkaia 2024ko ekainaren 29a
Astillero
4. XIVI. Donostia Kirola Bandera Donostia, Gipuzkoa 2024ko uztailaren 6a
Astillero
5. Errenteriako Hiria XI. Ikurrina Pasaia, Gipuzkoa 2024ko uztailaren 14a
Astillero
6. Excelentísimo Ayuntamiento de Santoñako LIV. Bandera Santoña, Kantabria 2024ko uztailaren 21a
Donostiarra B
7. San Juan de Dios Ospitaleko II. Ikurrina Santurtzi, Bizkaia 2024ko uztailaren 27a
Astillero
8. Erandioko XXXVII. Bandera Erandio, Bizkaia 2024ko uztailaren 28a
Donostiarra B
9. Mundakako XXI. Ikurrina Mundaka, Bizkaia 2024ko abuztuaren 3a
Astillero
10. Ondarroako XL. Bandera - Goimek Sari Nagusia Ondarroa, Bizkaia 2024ko abuztuaren 10a
Astillero
11. Castro Urdiales Hiriko LII. Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2024ko abuztuaren 15a
Castro
12. Ría del Asón XXX. Bandera Colindres, Kantabria 2024ko abuztuaren 24a
Donostiarra B

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 Banderak Lorpena
1. Astillero 78 7 5 7 7 7 6 7 6 7 7 6 6 7 2025eko KAE Liga
2. Donostiarra B 73 6 6 6 6 6 7 6 7 6 5 5 7 3 Igoera play-offa
3. Castro 58 4 7 4 5 3 5 5 4 5 6 7 3 2
4. Busturialdea 49 3 4 5 4 4 3 3 3 4 3 4 4 - Ohorezko txanda
5. Hibaika 44 5 3 01 3 5 4 4 5 3 4 3 5 -
6. Lutxana 22 2 2 3 2 2 2 1 1 2 2 2 1 -
7. Santoña 16 1 1 2 1 1 1 2 2 1 1 1 2 -
  1. Epaileek Hibaika kanporatu zuten helmugara bere kaletik ez sartzeagatik[9].

Erreferentziak

  1. a b c d "2024ko egutegia". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.07.09
  2. a b c "2024ko elkarteak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.07.09
  3. a b c "2023ko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.07.12
  4. a b «Eman du eman beharrekoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2023.09.19).
  5. "2023ko emaitzak". Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.01.02
  6. (Gaztelaniaz) «La Liga ARC-1 no tendrá regatas este fin de semana» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024.07.09).
  7. «Hondarribia B deskalifikatu egin dute, San Juan oztopatzeagatik» Eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2024.06.23).
  8. «Hamasei traineru ariko dira 23.Mutrikuko Banderaren lehian» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024.05.21).
  9. "Elantxobeko XXXVI. Traineru Estropada - Emaitza" Kantauriko Arraun Elkarteko Liga. 2024.07.12

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • KAE Ligaren webgunea


Arraunketa KAE Ligako denboraldiak Arraunketa

Federazioaren Ligak: 200320042005
KAE Ligak: 2006200720082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024