Julianna Rose Mauriello
Julianna Rose Mauriello | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julianna Reilse |
Jaiotza | Irvington (New York), 1991ko maiatzaren 26a (33 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Baltimore |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Professional Performing Arts School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa islandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, telebista-aktorea, zinema aktorea eta antzerki aktorea |
|
Julianna Rose Mauriello (Irvington (New York), 1991ko maiatzaren 26a) aktore eta dantzari estatubatuarra da. LazyTown haurrentzako telesailean Stephanie pertsonaiaren rola betetzeagatik da ezaguna[1].
Biografia
2004an haurrentzako LazyTown programan hasi zen protagonista rolean eta bi denboraldi egin zituen bertan. Daytime Emmy Award sarietarako izendatua izan zen[2]. Telesaila Islandian egiten zen eta ingelesez errodatzen bazen ere islandieraz hitzegiten ikasi zuen. 2008an LazyTown Extra denboraldian berriz bete zuen Stephanieren rola. LazyTown telesaileko abestiekin hiru disko argitaratu ziren eta Juliannak abestu zuen haietan[3].
Julianna New Yorken dagoen Professional Performing Arts School (PPAS) akademiako "ohorezko ikaslea" da. Telesail eta filmeez gain, hainbat iragarkitan ere azaldu da. Dantza irakaslea ere bada eta ballet, jazz, klake eta irish stepdance estiloak irakasten ditu[4]. Gimnasia ere egiten du.
Filmografia
Filmeak
Urtea | Filma/Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1999 | Bonne Nuit | Telefilmea | |
2008 | A Fix[5] | Pyper | Laburmetraia |
Telebista
Urtea | Filma/Telesaila | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2004-2006 | LazyTown | Stephanie | Protagonista, 51 atal |
2008 | LazyTown Extra | Stephanie | Protagonista, 26 atal |
2013 | The Doc Files | Animaziozkoa, ahotsa |
Antzerkia
Urtea | Antzezlana | Oharrak |
---|---|---|
2002-2003 | Oklahoma! | Broadway |
? | Gypsy: A Musical Fable | Broadway |
? | A Tree Grows in Brooklyn[6] | Broadway |
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Julianna Rose Mauriello» Wiki Lazy Town (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ «News < Newsroom < The Company < Welcome to LazyTown.biz» web.archive.org 2008-04-12 (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Julianna Rose Mauriello» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Julianna Rose Mauriello» Mini Biografías Wiki (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ Butler, Darren J.. A Fix. Dead Workers Party, OnStage Entertainment (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ «A Tree Grows in Brooklyn-- Encores 2005 a CurtainUp review» www.curtainup.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
Kanpo estekak
- Aktorearen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Datuak: Q234649