- Artikulu hau Bibliako pertsonaiari buruzkoa da; Bibliako liburua gaitzat duena beste hau da: «Josue (Biblia)»
Josue (hebreeraz: יְהוֹשֻׁעַ, Yĕhôshúa‘; antzinako grezieraz: Ἰησοῦς; arabieraz: يوشع بن نون, Yūshaʿ ibn Nūn) Bibliako pertsonaia da, Nunen semea. Efraimen leinukoa zen. Moisesen jarraitzailea izan zen, eta haren lanari jarraitu zion. Israelgo herria Kanaanera eramateko agindua eman zion Jainkoak. Jordan ibaia zeharkatu zuen, bertako herriak menderatu zituen, eta leinuen artean banatu zuen Palestina. Elezaharraren arabera, berak zeharkatu zuen Jordan ibaia hango ura bi zatitan banatuta; Jerikoko harresia bota zuen, eta Eguzkiaren ibilbidea gelditu zuen Gabaongo borrokan.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.