Josefov
Josefov | |
---|---|
Azalera | 0,09 km² |
Biztanleria | 1.816 (2006) |
Dentsitatea | 20.178 bizt / km² |
Posta kodea | 110 00 |
Josefov (alemanez Josephstadt, ezagunagoa Judu auzoa izenaz) Txekiar Errepublikako Praga hiriburuko auzo txiki bat da, historikoki juduen auzoa izan zena. Pragako Hiri Zaharrarekin aurrez-aurre kokatzen da, Moldava ibaiaren ibarrean.
Mitologia
Judu mitologia eta Praga hiriko kondairen arabera, auzo honetan Pragako errabino nagusia zen Judah Loew ben Bezalel-ek golem izakia sortu omen zuen. Loew ben Bezalel Pragako antzinako hilerri juduan dago hobiratuta.
Ondasun nabarmenak
- Sinagoga Zahar-Berria
- Pragako Judu Museoa
- Pragako antzinako hilerri judua
50°05′25″N 14°25′10″E / 50.09028°N 14.41944°E / 50.09028; 14.41944
Kanpo estekak
- Datuak: Q753292
- Multimedia: Josefov (Prague) / Q753292