Johañe Epherre

Artikulu hau euskaltzale altzaiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Epherre».
Johañe Epherre
Bizitza
JaiotzaAltzai, 1931ko uztailaren 31
Heriotza2004ko apirilaren 5a (72 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakpoeta

Johañe Epherre[1] (Altzai, 1931ko uztailaren 31 – Oloroe-Donamaria, 2004ko apirilaren 5a)[2] zuberotar euskaltzale eta elizgizona izan zen.

Bizitza

Altzaiko Eiheraberrian sortua, Altzürüküko Epherretarren (Gilen Epherre barne) familia urruna zen.

Batxiler ikasketak Mauleko Saint-François ikastetxe katolikoan. 1955ean apaiztu zen eta irakasle sartu zen Naiko seminario txikian (Bearno, Okzitania).

Bikario ibili zen Kanbon (1958) eta Atharratzen (1959); erretore Eskiulan (1974) eta Atharratzen (1980).

Lanak

Gizon apala, euskararen aldeko bere ekimenak ugariak izan ziren.

  • Gramatika ikasgaiak ematen zituen berak egindako koaderno batzuen bidez, batez ere aditzazkoak zirenak.
  • Hiztegigintzan ere aritu zen.
  • Sü Azia elkartearen sorreran esku hartu zuen. Horri esker bi luburuxka argitaratu ziren: Kadet Otsibarren Lehenago Gamere eta Jean-Baptiste Borthiriren koplek[3] osatutakoa.
  • Berak ere koplak idatzi zituen. Davantek bere erreferentziazko antologian Aita Lhande-n oroitzapenetan izenekoa hautatu zuen; Euskaltzaindiak 1977ko uztailaren 10ean Zalgizen Pierre Lhanderi egindako omenaldirako idatzitakoak ziren. Gure Herria aldizkariko 1976ko 5. alean agertu zen.

Iturriak

Erreferentziak

  1. Epherre da forma arautua (Euskaltzaindia). Eppherre idazten du euskaraz Davantek
  2. Jean Eppherre, avis de décès
  3. Bertsoak, alegia.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260460
  • Wd Datuak: Q12260460