Jexux Iribar

Jexux Iribar
Bizitza
JaiotzaZestoa, 1956ko abenduaren 24a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Jexux Iribar Zulaika ezizenez "Olalde" (Zestoa, 1956ko abenduaren 24a) gipuzkoar bertsolaria da[1]. Pilotazalea ere bada eta Zumaiako Kirol Elkarteko presidente izan zen[2].

Ibilbidea

1982an hartu zuen parte lehenengoz Bertsolari Txapelketa Nagusian. 1991n Gipuzkoako Txapelketan finalerdiak jokatu zituen[2] eta 1993an Txapelketa Nagusia laugarren aldiz jokatzeko sailkatu zen. Bertsolari aritzeaz gain bertsolaritza irakaslea eta gai-jartzailea ere izan da.

Txapelketak

  • Bertsolari Txapelketa Nagusia:
    • parte hartzea (4): 1982, 1986, 1989, 1993
  • Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa:
    • finalerdiak (1): 1991

Erreferentziak

  1. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale. «Jexux Iribar "Olalde" - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
  2. a b «Jexux Iribar 'Olalde' -» Baleike.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q115590115
  • Wd Datuak: Q115590115


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.