Jebediah Springfield

Jebediah Obadiah Zachariah Jebediah Springfield (1712-1798) Simpsondarrak telesaileko pertsonaia bat da, Springfieldeko hiriaren fundatzailea izateagatik ezaguna.

Springfieldeko jendeak "Jebediah Springfield" izenez ezagutzen du, baina bere benetako izena Hans Sprungfeld da. "Aitormen ezkutua" idatzi zuenean, bere burua pirata hiltzaile gisa aurkeztu zuen, George Washingtonen etsai porrokatua izan zena eta hura hiltzen ere saiatu zena (7. denboraldiko Lisa the Iconoclast atalean). Hirira heltzean, bere iragana ezkutuan mantendu zuen. Liskar batean mihia galdu zuenez, zilarrezko mihi bat erabili ohi zuen.

Jebediah, hainbat kolonorekin batera, Marylandetik mendebalderantz abiatu zen Sodoma Berriaren bila. Bidean aurkitu zituzten lur emankorrenetan geratzea erabaki zuten. Ailegatu eta gutxira Shelbyville Manhattanekin (zeinak bere izeneko hiria fundatuko zuen) haserretu zen, honek bere lehengusinekin ezkondu nahi zuelako. Ondoren Jebediah Springfield eta bere jarraitzaileek Springfield herria sortu zuten, jatorriz abiatu ziren Sprynge-Fielde herriaren omenez.

Bere bizitzari buruzko kondaira ugari daude. Besteak beste, kolonoek bisonte basati batekin topo egin zutenean, Jebediahk bere eskuekin hezi eta otzandu omen zuen. Benetan gertatu zena zen bisontea aurretik hezia zegoela; berak egin zuen bakarra animalia akabatzea eta bere burua etxeko horman jartzea izan zen, trofeo moduan.

Jatorrizko bertsioan Harry Shearerrek ematen dio ahotsa.

Simpsondarrak telesaileko pertsonaiak
Protagonistak eta senitartekoak
Homer J. Simpson • Marge Simpson • Bart Simpson • Lisa Simpson • Maggie Simpson
Bizar Zuriren Lagun Txikia • Elur-Malutatxo II • Abe Simpson • Mona Simpson • Patty BouvierSelma Bouvier • Jacqueline Bouvier
Springfield
Ned FlandersMaude FlandersMoe SzyslakBarney GumbleApu NahasapeemapetilonManjula NahasapeemapetilonFrink IrakasleaKomiki Saltzailea
Cletus SpucklerBrandine SpucklerAgnes SkinnerLovejoy ApaizaHelen LovejoyMcCallister KapitainaJasper BeardlyDisco StuHans MolemanGil Zaharra
Zentral Nuklearra Medikuak
Charles Montgomery BurnsWaylon SmithersLenny LeonardCarl Carlson Julius Hibbert Doktorea • Nick Riviera Doktorea • Marvin Monroe Doktorea
Eskola Umeak
Skinner ZuzendariaEdna KrabappelWillie Lorezaina • Chalmers Ikuskaria •
Otto Mann • Elizabeth Hoover • Doris Sukaldaria • Dewey Largo • Ikasleak
Milhouse Van Houten • Nelson Muntz • Ralph Wiggum • Martin Prince •
Rod eta Todd • Jimbo Jones • Kearney Zzyzwicz • Dolph Starbeam • Sherri eta Terri
Famatuak
Krusty PailazoaMel Bigarren AktoreaHazka eta Ziri • Kent Brockman • Erle GizonaTroy McClure • Rainier Wolfcastle • Duffman • Beste famatuak
Gobernua Doilorrak
Quimby AlkateaWiggum Nagusia • Lou eta Eddie • Lionel Hutz Bob Bigarren Aktorea • Snake • Kang eta Kodos • Fat Tony • MafiaRich Texan
Familiak Beste pertsonaiak
Simpson familiaFlanders familia • Van Houten familia • Nahasapeemapetilon familia • Terwilliger familia Jebediah Springfield • Bigarren mailakoak • Denboraldiskoak • Animaliak • Fikziozkoak • Famatu gonbidatuak