Jasmine Camacho-Quinn

Jasmine Camacho-Quinn

(2018)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaCharleston, 1996ko abuztuaren 21a (28 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Robert Quinn (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaKentuckyko Unibertsitatea
Fort Dorchester High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakatleta
Pisua73 kilogramo
Altuera180 zentimetro
KidetzaKentucky Wildcats (en) Itzuli

Twitter: JCamachoQuinn Instagram: jcamachoquinn IAAF: 14494234 Edit the value on Wikidata
Dominak
100 metroko hesi-lasterketa
Olinpiar jokoak
Urrea Tokio 2020 100 metro hesidunak

Jasmine Camacho-Quinn (North Charleston, Hego Carolina, 1996ko abuztuaren 21a) Puerto Rico-ko atleta da, 100 metroko hesi-lasterketan aritzen dena. 2021an, 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, historiako bigarren Puerto Ricotar eta jatorri afro-latindarreko lehenengo emakumea izan zen urrezko domina bat irabazten.[1]

Atleta-familia batekoa da, eta James eta Maria gurasoak North Charlestongo (Hego Carolina) Charleston Southern Unibertsitatean ari ziren atletismoan.[2] Ama, María Camacho, Trujillo Alto-n (Puerto Rico) jaio eta hazi zen, familia New Jerseyra joan zen arte.[3][4] Robert Quinn, futbol amerikarreko jokalaria, bere anaia da.[5] Kentucky Wildcats, Kentucky Unibertsitateko emakumezkoen atleta-taldeko kidea izan zen. Lehenago talde horretan Kendra Harrison atleta izan zen, 2016an 100 metroko hesi-lasterketan munduko errekorra ezarri zuena, 12:20ko denborarekin.[6]

2016an, Rio de Janeiroko Udako olinpiar jokoetan parte hartu zuen. Han, finalerdietan hesi batekin estropezu egin eta ezin izan zuen lasterketa amaitu.[7] 2021ean, diziplina berean, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan urrezko domina irabazi zuen, errekor olinpiko berri bat ezarriz, 12:26an finalerdietan, 2012ko Sally Pearson (12:35) australiarraren aurreko marka gaindituz, eta historiako laugarren markarik onena izanik.[8][1][9]

Nazioarteko emaitzak

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio  Japonia 01 !1. postua, urrezko domina 100m hesiak
2024 Paris  Frantzia 03 !3. postua, brontzezko domina 100m hesiak
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Eugene  AEB 02 !2. lekua, zilarrezko domina 100m hesiak
2023 Budapest  Hungaria 03 !3. postua, brontzezko domina 100m hesiak

Progresioa

  • IAAFren profilari buruzko informazioa[10]

100 metro hesidunak

Urtea Denbora Lekua Data
2021 12.26 Tokio 2021/08/01
2018 12.40 Knoxville 2018/05/13
2016 12.69 Tuscaloosa 2016/05/14
2014 13:37 Errenteria 2014/06/21

100 metro

Urtea Denbora Lekua Data
2014 11:66 Columbia 2014/05/15
2013 11:00 Hopkins 2013/05/11

200 metro

Urtea Denbora Lekua Data
2016 22'87 Jacksonville 2016/05/27
2014 23 Columbia 2014/05/17
2013 24.34 Hopkins 2013/05/11

Luzerako jauzia

Urtea Denbora Lekua Data
2014 6,15 m Columbia 2014/05/17
2013 5,98 m Hopkins 2013/05/10

Erreferentziak

  1. a b La porto-riquenya Camacho-Quinn guanya l’or als 110 metres tanques. 2021-08-02.
  2. Jasmine Camacho-Quinn, Sister of Bears DE, Sets Women's 100m Hurdles Olympic Record. 01-08-2021.
  3. Kentucky hurdler Jasmine Camacho-Quinn crashes out of semifinals. 17-08-2016.
  4. Bideoa YouTuben, 21-08-2016
  5. Jasmine Camacho-Quinn contará con el apoyo de su hermano. 17-08-2016.
  6. La historia detrás de la conexión entre Jasmine Camacho-Quinn y Kendra Harrison, finalistas en los 100 con vallas en Tokio 2020. 2021-08-01.
  7. Consistency is key for Camacho-Quinn. 25-04-2021.
  8. Tokyo 2020 - Jasmine Camacho-Quinn stuns world record holder Kendra Harrison to win gold in 100m hurdles. 2021-08-02.
  9. American Keni Harrison, the world record holder, loses 100 meter hurdles Olympic gold to Jasmine Camacho-Quinn, who was representing Puerto Rico. 02-08-2021.
  10. Jasmine Camacho-Qui. | Profile |. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26356807
  • Commonscat Multimedia: Jasmine Camacho-Quinn / Q26356807

  • Kirolariak
  • IAAF: 14494234
  • Wd Datuak: Q26356807
  • Commonscat Multimedia: Jasmine Camacho-Quinn / Q26356807