Jarava ichu
Jarava ichu | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Poales |
Familia | Poaceae |
Leinua | Stipeae |
Generoa | Stipa |
Espeziea | Stipa ichu Carl Sigismund Kunth, 1829 |
Basionimoa | Jarava ichu |
Jarava ichu Poaceae familiako urteko landarea da. Amerikan zabal aurkitzen den landare belarkara da, Mexikotik eta Argentinararte. Andeetako altiplanoan oso ugaria da. Abereentzako pentsu gisa erabiltzen da.
Izena eta taxonomia
Ichu izenak kitxuaz "lastoa" esan nahi du, itxura hori hartzen baitu landareak[1]. Hipólito Ruiz López eta José Antonio Pavón Jiménez botanikari espainiarrek deskribatu zuten 1798. urtean. Jarava ichu izenaz gain sinonimo bat ere badu, Stipa ichu. 1829an Carl Sigismund Kunth alemaniarrak deskribapen berria argitaratu zuen Révision des Graminées liburuan[2].
Deskribapena
Ichuaren zurtoinek 60-180 cm-tako altuera hartzen dute. Hostoak zurrunak eta tenteak dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q580843
- Multimedia: Stipa ichu / Q580843
- Espezieak: Jarava ichu