Jan Piarre Larralde
- Artikulu hau Panpale bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Larralde».
Jan Piarre Larralde | |
---|---|
Larralde eta Hiriart bertsolariak, Saran, 1936an. | |
Bizitza | |
Jaiotza | Luhuso, 1886ko abenduaren 1a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Luhuso, 1945eko ekainaren 25a (58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Jan Piarre Larralde Ameztoi, ezizenez Panpale[1] (Luhuso, 1886ko abenduaren 1 - Luhuso, 1945eko ekainaren 25) bertsolaria izan zen.
Biografia
Luhuson jaio eta bertako Trexolatenia etxean bizi izan zen. Oinarrizko ikasketak egin zituen eta lanbidez harotza zen. 1919ko abuztuaren 20an Graxiana Larronde luhusoarrarekin ezkondu zen. Bost seme-alaba izan zituzten: Mari, Jan Battitt, Joanes, Martin eta Luixa.
Pilotazalea zen[2]. Bertsotan maiz Matxin Irabolarekin ibili izan zen eta Mattin Trekuren maisuetakoa izan zen.
Lanak
Bat-batean eta bertso jarrietan aritu zen. Bertso jarririk ezagunenak Jean Ibarnegaraiz, festez, Eskualduna astekariaz edota 1937ko Irisarriko toberez ari dira.
Sari eta txapelketak
- Euskaltzaleen Biltzarraren sariketetan: Mugerren 1911n (hogei urterekin) 3.a, Donibane Garazin 1912an 2.a.
- 1935eko Bertsolari Txapelketa Nagusian -antolatutako lehenean, alegia- Donostiako kanporaketan parte hartu zuen.
Omenaldia
Luhuso jaioterrian omenaldia egin zioten 1949ko apirilaren 24an.
Erreferentziak
- ↑ Frantsesez Jean-Pierre eta Pampale.
- ↑ Franck Dolosor: Matxin Irabola, Senpereko bertsularia; Elkarlanean, 2010; 73. or.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q12260171