Izquierda Mirandesa
Izquierda Mirandesa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | alderdi politikoa |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | ezker abertzalea, Euskozaletasuna eta Ekologismoa |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1983 |
Koloreak | |
Izquierda Mirandesa (Mirandako Ezkerra, euskaraz) Miranda Ebro (Burgos, Espainia) alderdi politiko ezkertiar eta abertzalea da. 1983an sortua, Miranda Ebro Araban eta Euskal Herrian sartzea defendatzen du.
Alderdi honek ezker abertzalearen ideiak defendatzen ditu. Udal hauteskundeetara aurkeztu izan da, baina inoiz ez du zinegotzi kargurik eskuratu. 2003ko udal hauteskundeetan aurkezteari uko egin zion, Alderdien Legearen ondorioz sortutako egoera salatzeko eta ezkerreko alderdien botoak ez banatzeko. Halaber, 2007an Araban erroldatutako mirandarrei Eusko Abertzale Ekintzari (EAE-ANV) bozkatzeko eskatu zien. Nahiz eta hauteskundeetara ez aurkeztu, bere jarduerari eusten dio eta presente dago hainbat borrokatan: Garoñako zentral nuklearraren aurka (urtero Ebroko jaitsieran parte hartzen du), Termiken aurka, memoria historikoaren alde, etab.
Hauteskunde emaitzak
1987ko ekaineko udal hauteskundeak | 669 | %3,73 | - |
1991ko maiatzeko udal hauteskundeak | 426 | %2,54 | - |
1995eko maiatzeko udal hauteskundeak | 384 | %1,99 | - |
1999ko ekaineko udal hauteskundeak | 260 | %1,46 | - |
2015eko maiatzeko udal hauteskundeak[oh 1] | 903 | %6,16 | 1 |
Oharrak
- ↑ Ganemos Miranda berruan
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) IMren agiria 2007ko udal hauteskundeak direla eta
- Datuak: Q3156495