Ivryko gudua
Ivryko gudua | |||
---|---|---|---|
Frantziako Erlijio Gerrak | |||
Data | 1590eko martxoaren 14a | ||
Emaitza | Higanoten garaipen garrantzitsua | ||
Lurralde-aldaketak | Frantziako Erresuma Nafarroako Erresuma | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Ivryko gudua 1590eko martxoaren 14 eman zen, Frantziako Erlijio Gerretan. Henrike III.a Nafarroakoa, ondoren Henrike IV.a izango zena, eta higanotek garaipena lortu zuten Liga Katolikoaren eta espainiarren gainean, azken armada hau Mayeneren Dukearen agindupean. Henrikeren indarrak garaile atera ziren eta, horri esker, Parisko setioarekin aurrera jarraitu zuten.[1]
Gertaeren tokia
Gudua Épiedseko lautadan izan zen, Ivry-la-Bataille, garai hartan Ivry, Normandian. Ivry-la-Bataille Eure ibaiaren gainean dago, Paristik 48 kilometrotara, Île-de-France eta Beucé lurraldeen mugan.
Egoera
Mayenneko dukea, Liga Katolikoak Erresumako teniente jeneral izendatu zuen eta Parisko goarnizioko agintea bere eskuetan jarri zuen. Hiriburua Henrike IV.ak setiatu zuen ia urte batez. Inguruko hiri guztiak eta Paris hornitzen zuten probintzia guztiek (Brie, Beauce, Valois, Xanpaina eta Normandia) Henri IV. aren esku zeuden. Paris gosearen mehatxupean zegoen. Orduan, Mayenne Parisko ingurua Henri IV.aren setiotik askatzen saiatu zen. Normandiarako sarbidea blokeatzeko, azken honek Evreux hiria setiatzen saiatu zen. Mayennek erreskatatzera joan zen Ligaren eskuetan ere. Ligako tropen hurbilketa jakiteaz, Henrik setioa altxatu zuen eta handik gertu erretiratzea erabaki zuen, bere indarrak Saint-André lautadan zabalduz. Mayenne hedapena amaitu baino lehenago iritsi zen ingurura baina beranduegi zen bataila hasteko. Gatazka hurrengo egunera arte atzeratu zen.
Guda
Bi armaden arteko talka odoltsua izan zen erabat. Zenbait momentutan erregea hilda zegoela zabaldu zen eta guztiz; ez zen horrela gertatu zen Charles de Ramburesi esker. Orduan bere tropen aurrean agertu behar izan zuen Henrike IV.ak berriro ere Ligaren aurka borrokatzeko. Katolikoen porrota erabatekoa izan zen ondoren: Egmont hil zen, infanteria guztia galdu zuten, Mayenne, Nemours eta d'Aumale ihes egin zuten, baxak ikaragarriak izan ziren...[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Henrike III.a Nafarroakoa
- Parisko Liga Santua
- Frantziako Erlijio Gerrak
Kanpo estekak
- (Frantsesez):Ivryko guduaren pasadizoa.
- (Frantsesez):Gudaren inguruko informazioa.
- Datuak: Q675516