Ivanie Blondin
Ivanie Blondin | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Ivanie Blondin |
Jaiotza | Ottawa, 1990eko apirilaren 2a (34 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Konrád Nagy (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | École secondaire catholique Garneau (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | izotz gaineko abiadura-patinatzailea eta pista laburreko abiadura patinatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 56 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Ivanie Blondin (Ottawa, 1990eko apirilaren 2a) izotz gaineko abiadura-patinajean lehiatzen den kirolari kanadarra da. 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan bi domina eskuratu zituen, urrezkoa eta zilarrezkoa.
Ibilbidea
2 urte baino ez zituela hasi zen izotz gainean patinatzen. Hasiera batean patinaje artistikoa egiten hasi zen eta 7 urte zituela abiadura patinajera jo zuen[1].
2010ko Olinpiar Jokoetarako sailkatzerik ez zuen lortu baina ordutik aurrerako Neguko Olinpiar Joko guztietan hartu du parte. Aurreneko dominak ordea 2022ko Pekingo Jokoetan lortu zituen, urrezkoa talde jarraipenean[2] eta zilarrezkoa irteera masiboan[3].
Bere proba gustokoena iteera masiboa da eta birritan izan da munduko txapelduna, 2016an eta 2020an.
Txapelketak
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | 01 ! | Talde jarraipena |
2022 | Pekin ( Txina) | 02 ! | Irteera masiboa |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2015 | Heerenveen ( Herbehereak) | 02 ! | Irteera masiboa |
2016 | Kolomna ( Errusia) | 01 ! | Irteera masiboa |
2017 | Gangneung ( Hego Korea) | 03 ! | 5.000 m |
2019 | Inzell ( Alemania) | 02 ! | Irteera masiboa |
2020 | Salt Lake City ( AEB) | 01 ! | Irteera masiboa |
2020 | Salt Lake City ( AEB) | 03 ! | Talde jarraipena |
2021 | Heerenveen ( Herbehereak) | 02 ! | Jarraipena taldeka |
2021 | Heerenveen ( Herbehereak) | 02 ! | Irteera masiboa |
Errekorrak
Honako errekor hauek ditu:[4]
Proba | Errekorra | Data | Tokia |
---|---|---|---|
500 m | 38.83 | 2019ko otsailaren 23an | Calgary ( Kanada) |
1.000 m | 1:14.18 | 2020ko urtarrilaren 4an | Calgary ( Kanada) |
1.500 m | 1:51.76 | 2020ko otsailaren 8an | Salt Lake City ( AEB) |
3.000 m | 3:57.56 | 2020ko otsailaren 13an | Salt Lake City ( AEB) |
5.000 m | 6:48.98 | 2020ko otsailaren 15ean | Salt Lake City ( AEB) |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) «Ivanie Blondin» Team Canada - Official Olympic Team Website (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «'I have no words': Canada captures dramatic Olympic gold in team pursuit» Sportsnet.ca (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ (Ingelesez) «Canada’s Ivanie Blondin wins silver in mass start speed skating at Beijing Olympics - National | Globalnews.ca» Global News (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
- ↑ «SpeedskatingResults.com - Ivanie BLONDIN» speedskatingresults.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-28).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2383047
- Multimedia: Ivanie Blondin / Q2383047