Ispilu tximeleta
Ispilu tximeleta | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Hesperiidae |
Generoa | Heteropterus |
Espeziea | Heteropterus morpheus [[|]] |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Molinia caerulea eta Calamagrostis |
Ispilu tximeleta (Heteropterus morpheus) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da baina isolaturiko populazioak eratzen ditu[1].
Deskribapena
Imagoa
Tximeleta handia da, 30-34 mm-ko hegal zabalera du[2]. Baina gehienetan hegalak bilduta ikusten da. Gainaldean kolore marroi iluna du, orbain zuri txiki batzuk eta ertz zuria agertzen dituelarik. Azpialdea erabat bestelakoa da, kolore beixa du oinarrian eta eraztunek erabat estaltzen dute. Eraztunen ertza iluna da eta barnealdea zuria da.
Gorputzak marra zuriak eta beltzak ditu.
Beldarra
Beldarra berdea da eta marra zuriak ditu alboetan. Hostoez egindako hodi itxurako babesean bizi da, gero ibernatzeko erabiliko duena[2].
Iruditegia
- Tximeletaren gainaldea.
- Hegalen azpialdea eraztunez josita dago.
- Ispilu tximeleta hirusta lorean.
Erreferentziak
- ↑ «Heteropterus» www.nic.funet.fi (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Espejitos. Heteropterus morpheus» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2022-02-20).
Kanpo estekak
- Datuak: Q1544777
- Multimedia: Heteropterus morpheus / Q1544777
- Espezieak: Heteropterus morpheus