Iruñeko Udaltzaingoa

Iruñeko Udaltzaingoa
Datuak
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera1964

Iruñeko Udaltzaingoa (ofizialki, gaztelaniaz eta euskaraz Policía Municipal de Pamplona/Iruñeko Udaltzaingoa) Iruñeko udalerriko udaltzaingoa da. 2008 urtean 419 kideek osatzen zuten udaltzain taldea.

Patruilarako autoa.
Udaltzainak Sanferminetan.

Historia

Oraingo udaltzaingoak 1545ean egin zituen lehen urratsak. Izan ere, Iruñearen muga geografikoei buruzkoa den urte hartako testu batean, herri segurtasunaz arduratzen den talde antolatu bat aipatzen da: Landa Polizia, superintendente batek zuzendua. Hala ere, 1964ko urtarrilaren 8an bateratu zituzten ordu arteko Landa Polizia eta Hiri Guardia (Guardia Urbana), eta halaxe sortu zen egungo Iruñeko Udaltzaingoaren Gorputza.

Gertaera aipagarriak

Azken 40 urteetako gertakari aipagarrienen artean hauek ditugu:

  • 1973 - Emakumezko lehenengo 4 udaltzainak ditugu.
  • 1983 - Julian Balduz Iruñeko alkate izanik, udaltzaingoaren mentalitatea aldatu zen: polizia-patruilak eta auzo-patruilak banatu ziren polizia profesionalizatuz. Halaber, lehen aldiz kopuru handiko promozio bat jarri zen martxan (65 udaltzain).
  • 1992 - Udaltzaingoa berrantolatu zuten, polizia judiziala martxan jarri, eta Salaketa eta Ikerketa Bulegoa ireki.

Udaltzainburuak

Iruñeko udaltzainburuak
1964 - 1966 Valeriano Navarro Miranda
1966 - 1968 Eduardo Fernández Ortega
1968 - 1989 Ignacio Moreno Erro
1989 - 1990 Félix Eguren Oporto
1990 - 1995 Ignacio Franco de Carlos
1995 - 1999 Jesus Ganuza Armendaritz
1999 - .... Simón Santamaría Cebada

Kanpo estekak

  • Iruñeko Udala - Hiritarren Babesa eta Udaltzaingoa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259807
  • Wd Datuak: Q12259807