Irizar jauregia

Irizar jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Bergara)
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Koordenatuak43°07′08″N 2°24′45″W / 43.11897°N 2.41256°W / 43.11897; -2.41256
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001582
18
Kontaktua
HelbideaBarrenkale, 33

Irizar edo Urrutia-Espilla jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharreko Barrenkaleko 33. zenbakian dago, Egino Mallea jauregitik hurbil.

Historia

XVII. mendean hainbat urtez Espainiako Armadan jardun ostean, Ignacio Urrutia jauna eta Ana Espilla emaztea Bergarara itzuli eta antzina etxe bat zegoen leku honetan jauregia eraiki zuen.

Garrantzi historiko handiko eraikina da, bertan 1839an Maroto eta Espartero jeneralek Lehen Karlistaldiari amaiera eman zion Bergarako Ituna sinatu baitzuten.

Gaur egun eraikinean Udal bulegoak daude, beraz, kanpotik soilik bisitatu daiteke.

Eraikina

Lorategi batek inguratzen duen eraikin xumea da, apaindura gutxikoa. Halere, dituen apaindura gutxien artean izkinako armarria eta balkoietako burdin forjatuzko lanak daude.[1]

Iruditegia

  • Irizar jauregiaren izkinako armarriaren xehetasuna.
    Irizar jauregiaren izkinako armarriaren xehetasuna.

Erreferentziak

  1. Open Data Euskadi. Irizar Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin. (Noiz kontsultatua: 2017-09-16).

Ikus gainera

  • Gipuzkoako kultura ondasunak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q20855589
  • Commonscat Multimedia: Irizar Jauregia / Q20855589

  • Ondare historikoa
  • BIC: RI-51-0001582
  • Wd Datuak: Q20855589
  • Commonscat Multimedia: Irizar Jauregia / Q20855589