Ireland's Call
Ireland's Call | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | himnoa |
Hizkuntza | Irlandako gaelera |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Phil Coulter |
Ireland's Call | |
---|---|
Herrialdea | Irlanda |
Izenburua euskaraz | Irlandaren Deia |
Beste izendapenak | Glaoch nd hÉireann |
Hitzak | Phil Coulter, 1995 |
Musika | Phil Coulter |
Onarpen data | 1995 |
Multimedia | Ereserkia entzungai. Youtube.com |
Ireland's Call (euskaraz: Irlandaren Deia) ereserki eran erabilitako irlandar abestia da, batez ere Irlandako Errugbi Selekzio Nazionalaren partidetan, bai eta gainontzeko Irlandaren Uharte osokoak mantentzeko. Bada denbora bat beste zenbait kiroletan ere erabiltzen dela, adibidez Hockey eta Cricket kiroletan.
Sorrera
1995ean Irlandako Errugbi Federakundeak luzaturiko eskeintza baten ondorioz Phil Coulter musikariak abestia konposatu eta hitzak idatzi zituen. Helburua Ipar Irlandako irlandar unionistak Irlandako Errepublikaren ereserkia den eta Irlandar errepublikanismoaren guztiz lotua dagoen Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia) abestiarekin sumindu ez zitezen ekidin eta pentsamolde ezberdinetako irlandar guztiak batuko zituen kirol ereserki bat sortzea izan zen, ereserki horren hitzek Irlandako Independentzia Gerran Irlandako Errepublika aske eta independiente baten alde borrokatu zuten Irlandar Errepublikar Armadako gudarien goraipamen argia egiten baidute, aldiz, Ireland's Call kirol ereserkiak ahal den hitz neutralenak erabili eta irlandarren arteko batasuna goraipatzen du.
Erabilera
Irlandako errugbi taldeak Uhartearen bi zati bananduak berbatzen ditu: Ipar Irlanda eta Irlandako Errepublika. Partidak Dublinen ospatzen direnean bi ereserkiak batera entzuten dira: Amhrán na bhFiann (Gudariaren Abestia, Irlandako Errepublikako ereserkia ofiziala) eta Ireland's Call (Irlandaren Deia). Atzerrian partida ospatu aurretik Ireland's Call abestia bakarrik jartzen da.
Hitzak
Ingeleraz Ireland, Ireland Ireland, Ireland | Euskaraz Irlanda, Irlanda, Irlanda, Irlanda, |
Ikus gainera
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Irlandako Ataria |
- Ireland's Call abestia errugbiko Sei Nazioen Torneoko partida batean (Ingelesez)
- Ireland's Call ereserkia entzungai. Youtube.com (Ingelesez)
- Datuak: Q1419910