Institutu Onkologikoa
Donostiako Institutu Onkologikoa | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°17′27″N 1°58′25″W / 43.29089°N 1.97369°W / 43.29089; -1.97369 |
Arkitektura | |
Kontaktua | |
Helbidea | Pº. Dr. Begiristain, 121 |
Telefonoa | tel:+34-943-32-80-00 |
Webgune ofiziala | |
Institutu Onkologikoa Donostiako zentro mediko pribatua da, onkologiaren arloan espezializatua. Publikoa izan ez arren, Osakidetzarekin lotura badauka. Gaur egun Zorroaga auzoko Begiristain doktorearen pasealekuan kokatua dago, Donostiako Ospitalearen alboan eta Gipuzkoako Poliklinikatik hurbil.
Historia
1933ko abuztuaren 13an zabaldu zuten Aldakonea kalean (Egiako auzoan) lehenengo eraikina, Luis Ayestaran eta bere taldearen eskutik eta orduko erakunde publikoek lagunduta. Aurrerantzean institutuak zaharberritze lanak izan zituen eta hasierako baliabideen urritasuna konpontzen joan zen.
Azkenik, 2009an zentro handi bat inauguratu zuten Donostia Ospitalearen ondoan, Zorroaga auzoan, hobekuntza nabarmenekin. Gipuzkoako Poliklinikatik hurbil ere badago.
Baliabideak
Aldakoeneako azken urteetan 200 langile, ia 70 ohe eta 3 kirofano izan ditu, beste hainbat baliabiderekin batera.
Zerbitzuak
- Anestesia
- Angiologia
- Dermatologia
- Diagnostiko Goiztiarra
- Endoskopiak
- Erradiokirurgia
- Erradioterapia
- Ginekologia
- Hematologia
- Kirurgia Orokorra
- Kirurgia Plastikoa
- Minaren Unitatea
- Onkologia Medikoa
- Otorrinolaringologia
- Urologia
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Onkologikoaren webgunea
- "Institutu Onkologikoa, 76 urte minbiziari aurre eginez" artikulua "Osatuz" aldizkarian[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q3772662
- Multimedia: Onkologikoa / Q3772662