Ikusten duzu goizean

Ikusten duzu goizean
Jatorria
Argitaratze-data1862
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
HitzakJean-Baptiste Elizanburu

Ikusten duzu goizean euskal herri kanta da, Nere etxea izenaz ere ezaguna. Bertsogilea Joan Batista Elizanburu saratarra da. Gaia bere baserri eta familiaz harro asko dagoen Iparraldeko gizon batek esadakoa da.

Elizanburu

1862an Urruñan antolaturiko Lore Jokoetan saritua izan zen.

Hitzak

Ikusten duzu goizean
argia hasten denean,
menditto baten gañean,
etxe ttipitto aintzin xuri bat,
lau haitz handiren erdian,
xakur xuri bat atean,
iturriño bat aldean
han bizi naiz ni bakean.

Nahiz ez den gaztelua,
maite dut nik sorlekua,
aiten aitek hautatua.
Etxetik kanpo zait iduritzen
nonbait naizela galdua.
Nola han bainaiz sortua,
han utziko dut mundua,
galtzen ez badut zentzua.

Ez da munduan gizonik,
erregerik, ez printzerik
ni bezain urosa denik.
Badut andrea, badut semea,
badut alaba ere nik.
Osasun ona batetik,
ondasun aski bertzetik...
Zer behar dut gehiagorik?

Goizean hasiz lanean,
arratsa heldu denean,
nagusi naiz mahainean.
giristino ona dut hartu
nik emaztea hartzean.
Ez du mehe egunean
sartuko, uste gabean,
xingar hezurrik eltzean.

Etxean ditut nereak,
akilo, haitzur, goldeak,
uztarri eta hedeak.
jazko bihiez, ditut oraino,
zoko guztiak beteak.
Nola iragan urteak
emaiten badu bertzeak,
ez gaitu hilen goseak.

Landako hiru behiak,
esnez hanpati ditiak,
ahatxe eta ergiak.
Bi idi handi kopeta zuri,
bizkar-beltz, adar-handiak,
zikiro, bildots guriak,
ahuntzak eta ardiak...
Nereak dira guziak!

Ez dugu behar lurrean,
ongi bizirik etxean,
utziz lagun gosean...
Ez du beharrak sekulan jotzen
gure etxeko atean,
non ez duen mahanean,
otruntza ordu denean,
leku bat gure artean.

Piarres nere semea,
nahiz oraino gaztea,
da mutiko bat ernea.
Goizean goizik bazken erdira,
badarama artaldea.
Baitu bere egitea,
segituz ene bidea,
ez du galduko etxea.

Ene alaba Kattalin
bere hameka urtekin,
ongi doha amarekin.
Begiak ditu, amak bezala,
zeru-sola bezain urdin.
Uste dut denborarekin
oraiko itxurarekin,
andre on bat dion egin.

Ene andre Maria
ez da andre bat handia,
bainan bai emazte garbia.
Muxu batentzat etxean badut
nik nahi dudan guztia.
Galdegiten dut grazia,
dudan bezala hasia,
akabatzeko bizia.

Kanpo estekak

  • Californiako Euskal-Herria aldizkariko argitalpenaren irudia
  • Kepa Junkera eta Pedro Guerrak "Ikusten duzu goizean" abestiaz eginiriko bertsioa entzungai
  • Oskorri taldearen musikarekin eginiriko "Ikusten duzu goizean" abestiaz eginiriko bertsioa entzungai (hitzekin/ahotsik gabe/karaokea
  • Iparraldeko Ezpela neska taldeak "Ikusten duzu goizean" abestiaz eginiriko bertsioa entzungai
  • Muskizko kontzertu batean txistulari banda batek jotako "Ikusten duzu goizean" abestiaren bertsioa entzungai

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12259518
  • Wd Datuak: Q12259518