Hilen Liburu Tibetarra

Hilen Liburu Tibetarra
Jatorria
Egilea(k)Padmasambhava
Izenburuaབར་དོ་ཐོས་གྲོལ།
Ezaugarriak
Argumentu nagusiabardo (en) Itzuli
Nyingmapa Padmasambhava.
Eskuizkribuko testu batzuk.

Hilen Liburu Tibetarra edo Bardo thodol (tibeteraz: བར་དོ་ཐོས་གྲོལbar do thos grol; euskaraz: Erdiko garaiaren entzumenaren bidezko askapena) hiltzen ari diren pertsonentzako gida-liburu modukoa da, hiltzeko prozesua ulertzen laguntzeko eta bideratzeko. Mendebaldean, izenburu ezagunena Hilen Liburu Tibetarra da. Hildakoentzat edo hiltzekotan daudenentzako jarraibideen benetako gida da. Tibeteko budismoaren ikuspuntutik hil ondoren 49 egun daude berriro ere berraragitzea gertatu arte. Denbora tarte horretan samsara egoerara berriro ez itzultzeko eta birjaiotzea saihesteko, aldi berean argialdia lortzeko urrats batzuk eman daitezke. Bitarte garai horretan egin daitezkeen gauzak aholkatzen ditu liburu klasiko horrek.[1]

Jatorria

Tibeteko budismoaren arabera, liburu hori «lurraren benetako altxorra» da. Testua Padmasambhavari, RNying-ma-paren sortzaileari egotzi zaio, VIII. mendean. Dena dela, testua Karma Lingpak XIV. mendean aurkitu zuen, Gampodar mendian lurperatuta. Desagerpen hori ulertzeko, IX. mendean budismoak pairatu zuen jazarkundea gogoratu behar dugu. Monje asko Tibetetik kanporatuak izan ziren eta liburuaren aleak ezkutatu behar izan ziren.

Mendebaldean, lehenengo edizioa 1927an ingelesez egin zen, Tibetan Book of the Dead izenburuaz, eta Walter Evans-Wentz izan zen itzultzailea.

Liburuaren egitura

Liburuak hiru aldi edo bardo nagusi bereizten ditu:[2]

  • Chikhai bardo ("Heriotzaren uneari buruzko bardoa"): hiltzeko egoera igarokorra. Budisten ustez, hiltzea lo sakon batean erortzea bezalakoa da. Erorketa horrek hiruzpalau egun dirau. Esnatutakoan, hildakoa galduta dago. Poliki-poliki hil izanaren kontzientzia hartzen du. Bardo horretan argitasuna agertzen zaio: argi garbi batek ibilbidea jarraitzeko gonbitea egiten dio. Arima batzuek karma okerraren ondorioz ez dute hori nabaritzen, hau da, bizirik zeudenean gaiztoak izan ziren eta, horren ondorioz, argitasuna ez da agertzen. Azken kasu horretan liburuak beldurrean ez erortzeko eta behe mailako izakien itxuran (intsektuak, landareak...) ez berraragitzeko moduak azaltzen ditu; hori lortuta, arima horrek bere karma hobetzeko aukerak izango ditu.
  • Chonyid bardo ("Errealitatea bizitzeari buruzko bardoa"): errealitatearen egoera igarokorra. Arima bere egoera berria ulertzen hasi da. Gorputz fisikoa ez duela ikustean, batzuek beste gorputz bat izateko beharra etsigarria sentitzen dute. Egoera horretan hildakoak sentsazio eta inpresio berriak ezagutzen ditu.
  • Sidpa bardo ("Birjaiotzeari buruzko bardoa"): geratzen diren egunak Samsara hasiera arte. Arimak hilda dagoelako kontzientzia du, gorputz fisikoa ez duena badaki eta, orokorrean, aurreko bizitza ahazten hasi da (ez beti). Hurrengo jaiotzarako prestatzen ari da.

Erreferentziak

  1. https://www.ecofuneral.es/para-reflexionar/libro/el-libro-tibetano-de-los-muertos-o-bhardo-todol
  2. https://mx.blastingnews.com/ocio-cultura/2018/04/una-guia-para-los-difuntos-el-libro-tibetano-de-los-muertos-002515765.html

Ikus, gainera

  • Egiptoko Hilen Liburua

Kanpo loturak

  • (Ingelesez):Liburua ingelesez.
  • (Frantsesez):Liburuaren gaineko komentarioak.
  • (Gaztelaniaz):Hilen Liburu Tibetarraren inguruko dokumentala.
  • (Gaztelaniaz):Liburuari buruzko informazioa.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hilen Liburu Tibetarra Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q597697
  • Commonscat Multimedia: Bardo Thödol / Q597697

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 186272792
  • BNF: 12008989f (data)
  • GND: 4069140-8
  • LCCN: no2007022843
  • NLA: 51933801
  • SUDOC: 028207904
  • BIBSYS: 90200609
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q597697
  • Commonscat Multimedia: Bardo Thödol / Q597697