Hernioko Estazio Megalitikoa

Hernioko Estazio Megalitikoa. Aztarna megalitiko asko ikus daiteke Hernio mendian. Guztira sei dira ezagutzen direnak. Dena dela, gehiago ere egon daitezke.

Historiaurreko monumentuak

Periodo orokorra: Brontze Aroa, Kalkolitoa / Eneolitoa, Burdin Aroa, Neolitoa, K.a. 3000 eta 900 urte artekoak.

Kokapen geografikoa

Geografikoki, Hernio mendian, udalerri hauetan daude monumentuak: Aia, Alkiza, Asteasu, Errezil. Litologikoki kareharria da, baina trikuharrietako batzuk hareharrizko lurren mugetan daude, bere konposaketaren testigantza emanaz.

Sailkatutako monumentuak

Estazio honetan ondorengo monumentu megalitikoak aurkitu dira:

Trikuharriak

Guztira hiru dira:

  • Otagain
  • Zaingo Bizkarra
  • Zaingo Ordekako
  • Otagain trikuharria
    Otagain trikuharria
  • Zaingo bizkarra trikuharria
    Zaingo bizkarra trikuharria
  • Zaingo ordeka trikuharria
    Zaingo ordeka trikuharria

Tumuluak

Guztira hiru dira:

  • Belanburu
  • Itxurain
  • Munaingo
  • Itxurain tumulua
    Itxurain tumulua

Egoera legala

Estazio Megalitikoa Monumentu Multzoa eta Kultura Ondasuna deklaratu zuen Eusko Jaurlaritzak 2003an. Bertan 6 monumentu aipatzen dira.[1]

Erreferentziak

  1. https://www.euskadi.eus/y22-bopv/es/bopv2/datos/2003/07/0303997a.pdf

Kanpo estekak

  • Babesteko Dekretua, EHAA - 2003ko uztailak 8, 133.zenbakia.
  • Eusko Jaurlaritza Kultura Ondarea webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61070845
  • Wd Datuak: Q61070845