Herbehereak (eskualde historikoa)
- Artikulu hau Europako eskualde historikoari buruzkoa da; Ipar-mendebaldeko Europako estatua gaitzat duena beste hau da: «Herbehereak»
Herbehereak (nederlanderaz: de Lage Landen, frantsesez: les Pays-Bas) mendebaldeko Europako eskualde historikoa da, historia eta kultura komuna daukana. Oso muga zehatzak ez izan arren, gaur egungo Belgika, Herbehereak eta Luxenburgo -Benelux-, Frantziako Westhoek eta mendebaldeko Alemaniako lurralde batzuk hartzen ditu. Termino egokia da Erdi Aroa eta Aro Modernoarentzat, garai horietan eskualdea politikoki aski bateraturik zegoelako.
Ikus, gainera
- Benelux
- Hamazazpi Probintziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q476033
- Multimedia: Low Countries / Q476033