Hendaiako tranbia
Hendaiako tranbia 1906 eta 1937 artean Hendaian (Lapurdi) ibili zen garraiobidea izan zen.
Historia
1913ko apirilaren 16an Henri Martinet hendaiar arkitektoak linearen kudeaketa lortu zuen. Dekretuak 1908tik de factoz zegoen jazoera bat legeztatu zuen. Arautegiak hala eskatuta, Henri Martinetek Société des tramways d'Hendaye elkartea sortu zuen linea ustiatzeko.
1924an Voies Ferrées Départementales du Midi elkarteak Martinet ordezkatu zuen. Emakida 1969ko abenduaren 31ra arte lortu arren, 1936ko abenduaren 30ean linea itxi zuten eta, harrezkero, ibilbidea autobusez egin zuten.
Linea
Lineak 3,26 km-ko luzera zuen. Hendaiako geltokian hasten zen eta, herria zeharkatu ondoren, Hendaia-Hondartzan amaitzen zen, kasinoan hain zuzen ere.[1][2].
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q2354546
- Multimedia: Tramway d'Hendaye / Q2354546
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |