Hatchback

Eredu berean oinarritutako konpaktu (hatchback) eta familiar baten arteko konparazio-diagrama, Ford Focus I.

Hatchback, trinkoa edo konpaktua automobil mota bat da, bidaiarientzako kabina edo eremu bat, eta kargatzeko espazio bat (maletategia) integratuta dituena, atzeko ate handi batekin. Ate horrek atzeko beira ere badu, eta atzeko hegala nahiko laburra da. Atzeko atetzarra ate bat gehiago dela deritzo, eta, horregatik, alboko bi ate dituzten hatchback-ei «hiru ate» esaten zaie, eta alboko lau ate dituzten modeloei, «bost ate». Bi bolumeneko automobil edo atzeko eskotiladun automobil gisa ere ezagutzen dira, ingelesezko hatchback hitzaren hitzez hitzeko itzulpena.

Auto konpaktu baten neurriak 4.2 metrotik 4.6 metro arteko luzera izan dezake, gehienez lau pertsonarentzako edukierarekin eta 1.0 eta 2.0 litroko motorrarekin.[1] Hatchback-ak ezagunak izan ohi dira gasolina aurrezten dutelako.

Erreferentziak

  1. «Tipos de Autos y Camionetas SUV │VW» www.vw.com.mx.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q216762
  • Commonscat Multimedia: Hatchbacks / Q216762

  • Wd Datuak: Q216762
  • Commonscat Multimedia: Hatchbacks / Q216762