Gorrebusto
Gorrebusto | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Oion |
Administrazioa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°34′N 2°26′W / 42.57°N 2.43°W / 42.57; -2.43 |
Garaiera | 593 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 80 (2023) |
Gorrebusto (ofizialki Barriobusto / Gorrebusto) Arabako Oion udalerriko herrietako bat da. Oiondik 10 km-ra kokatuta dago.
Buenpajera errekak zeharkatzen du herria.
Historia
1196an Barriobusto Gorrebusto izeneko herrixka zen. Urte horretan Nafarroako Antso Azkarrak Labrazari eman zion Foruan. 1601ean 7 lagun baino ez ziren bizi. XIX. mendean, Gorrebusto Labrazatik independizatu zen. Gaur egun, 1977ko martxoaz geroztik Gorrebusto eta Labraza udalerriak Oiongo udalerrian sartu ziren eta administrazio batzar bihurtu ziren.
Komunikazioak
Gorrebusto ondorengo errepideekin komunikatuta dago:
- A-3226
- A-3230
- A-4212
Garraioa
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Festak
- San Isidro Nekazariaren eguna - maiatzaren 15ean.
- San Fausto erromeria, Bujandara igoera - maiatzean
- Esker Oneko jaiak - irailaren hasieran.
- Santa Barbara jaiak - abenduaren 4an.
Ondasun nabarmenak
- San Millan eliza: 1801 eta 1806 bitartean eraikia. Nabe bakarrekoa da eta dorrea karratu-formaduna da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Barriobusto-Gorrebusto
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
- Datuak: Q2885645
- Multimedia: Barriobusto/Gorrebusto / Q2885645