Euskal Herriko Unibertsitatea Donostiako Informatika Fakultatea Kataluniako Unibertsitate Irekia
Hizkuntzak
euskara gaztelania ingelesa
Jarduerak
Jarduerak
informatikaria
Enplegatzailea(k)
Euskal Herriko Unibertsitatea Mondragon Unibertsitatea
Kidetza
Udako Euskal Unibertsitatea Talaios Kooperatiba
Gorka Julio Hurtado (Andoain, Gipuzkoa, 1982) informatikari software-garatzailea da, baita irakaslea, kolaboratzailea hainbat hedabidetan eta zenbait elkarte solidarioko kidea ere.[1]
Informatikaria
Informatika ikasi zuen EHUko Donostiako Informatika Fakultatean, eta gero Software libreko masterra, Software libre inguruneetako informazio sistemen zuzendaritza alorrean, egin zuen Kataluniako Unibertsitate Irekian (UOC).
Web garapenarekin, sare sozialekin, e-learningarekin edo partaidetza tresna digitalekin erlazionatutako hainbat egitasmo ere sustatu ditu.
Irakaslea unibertsitatean
Irakasle izan da EHUko Irakasleen Eskolan,[2]Mondragon Unibertsitateko Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza graduan (LEINN),[3][4] eta UEU eta EHUren artean antolatzen duten "IKTak eta konpetentzia digitalak hezkuntzan" on-line gradundokoan.[5][6]
Jendartea eta teknologia uztartzen
Aholkularitza teknologiko, ekonomiko eta soziala eskaintzen dituen Talaioskoop enpresa kooperatiboko bazkidea da hasieratik.[7][8] Era berean, kidea da Koop57 EH finantza-zerbitzu etiko eta solidarioan, baita Ekonomia Sozial eta Eraldatzailea Saretzen aritzen den Olatukoop sarean ere.[5][9]
Gorka Julio Durangoko Azokan teknologiaz berak antolatzen duen Kabia txokoan.
Durangoko AzokanKabia txokoa antolatzen du urtean zehar IKTan esanguratsu izan diren ekarpen eta eztabaidak jasotzeko.[10]
UEUkidea
Formazioaren alorrean, informatikan azaltzen diren tresna, kontzeptu eta joera sortu berriak goiz ezagutu ohi dituenez horietaz hainbat ikastaro eta hitzaldi eman izan ditu Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan eta Informatikari Euskaldunen Bilkuretan. Besteak beste, hauexek:[11]
2011ko Informatikarien Bilkuran Gorka Julio hizlari gonbidatua izan zen sare sozialei buruz hitz egiteko.2011: Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura. Gizarte sareak. Hauekin batera: Iñaki Lakarra Arko, Joxe Rojas Granja, Eider Fernandez Santos
2011: Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat