Giza Eskubideen Aholku Kontseilua
Giza Eskubideen Aholku Kontseilua | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde autonomoa |
Herrialdea | Maroko |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 1990eko apirilaren 20a |
Desagerpena | 2011ko martxoaren 1a |
webgune ofiziala |
Giza Eskubideen Aholku Kontseilua (CCDH) 1990an sortu zen, Marokoko giza eskubideen babesa bermatzeko. 2011tik aitzina CNDH (Giza Eskubideen Nazio Kontseilua) izena dauka. Urtero txostenak egiten ditu Marokoko parlamentuko bi ganbaretan aurkezteko.
Kontseilu horrek hainbat betebehar ditu, besteak beste:
- Giza eskubideen egoeraren jarraipena egiten ditu, Marokon eta eskualdez eskualde.
- Giza eskubideen urratze kasuak zaintzen ditu eta ikerketak egin ditzake.
- Txostenak egiten ditu eta agintariei ematen, gomendioekin batera.
- Tentsio egoerak daudelarik, esku hartu dezake, gerta litezkeen giza eskubideen urraketak saihesten ahalegintzeko.
- Nazioarteko hitzarmenek aurreikusten dituzten neurriak indarrean jartzen laguntzen du.
- Bisitak egiten ditu espetxeetara, haurren babes eta birgizarteratze zentroetara, ospitale psikiatrikoetara eta beste atxikitze zentroetara.
Kanpo estekak
- Webgune ofiziala
- Datuak: Q2993703