Geisha
Geisha (japonieraz: 芸者?) , geiko (japonieraz: 芸子?) edo geigi (japonieraz: 芸妓?) Japoniako emakume dantzari eta kantari profesionala da.
Antzinatik, gizonaren zerbitzari da; gaur egun, negozio-bileretan eta jatetxe publikoetan aritzen da batez ere.
Geisharen eginkizun nagusia gizonarentzako dotoretasun- eta alaitasun-giroa sortzea izaten da.
Hezkuntza
Haurtzaroan hasten da geisha izateko prestakuntza, eskola berezietan, dantzan, poemak esaten, Japoniako musika-tresnak jotzen eta tea bertako ohituren arabera zerbitzazen ikasten; solaskide bikainak dira geisha gehienak. Ikastaldia bukatuta, leku publikoetan edo etxeren batean hasten dira lanean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q82723
- Multimedia: Geisha / Q82723