Gatz mineral
Gatz mineralak izaki bizidun guztietan ageri diren biomolekula ez-organikoak dira. Izaki bizidunetan bi eratan aurki daitezke: uretan disolbaezinak direnak eta uretan disolba daitezkeenak.
Disolbaezinak
Disolbaezinak direnak egoera solidoan egoten dira. Trinkotasuna eta erresistentzia mekanikoa ematen die egiturei: adibidez, ornodunen hezurretan, krustazeo eta moluskuen kare-exoeskeletoetan, eta zenbait organismo mikroskopikoen siliziozko eskeletoetan (alga diatomeoetan).
- kaltzio karbonatoa, kaltzio fluoruroa, kaltzio fosfatoa...
Disolbagarriak
Disolbagarriak direnak, uretan aurkitzean, anioi eta katioietan disoziatzen dira. Gatz-ioien funtzioetako bat oreka gazia mantentzea da, izan ere, gazitasuna aldatuz gero, kaltegarri suerta daitezkeen fenomeno osmotikoak gertatzeko arriskua dago.
Beste funtzioetako bat, protoiak hartu eta emanez zelula barruko pH-a konstante mantentzea da. Azkenik, beste batzuk nerbio kinaden transmisioa edo muskuluen uzkurdura ahalbidetu dezakete.
- anioiak: Cl-, SO42-, NO3-...
- katioiak: Na+, K+, Ca2+...
Ikus, gainera
- Gatza (sodio kloruroa)
Kanpo estekak
- Datuak: Q3478029
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |