Galtzerdi zuridun emakumea

Galtzerdi zuridun emakumea
Jatorria
Sortzailea(k)Gustave Courbet
Sorrera-urtea1864
IzenburuaLes Bas blancs
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak65 (altuera) × 81 (zabalera) cm
Genero artistikoabiluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaBarnes Foundation (en) Itzuli
BildumaBarnes Foundation (en) Itzuli
InbentarioaBF810

Galtzerdi zuridun emakumea (frantsesez: La Femme aux bas blancs) Gustave Courbet margolari frantsesak 1864an egin zuen mihise gaineko olio margolan bat da. Filadelfiako Barnes Fundazioan gordeta dago.

Historia

Margolanaren jabetzaren historia ezezaguna da, baina litekeena da pertsona batek margolana eskatu izana eta XIX. mendean jendaurrean erakutsi ez izana. Sinatutako inskripzioaren arabera, Coubertek bere adiskide Pierre-Auguste Fajoni oparitu zion. 1926an Albert Barnes bildumagileak pintura erosi zion Henri Barbazanges arte-merkatariari.[1]

Deskribapena

Koadroak naturaren bazter batean etzanda dagoen emakume gazte baten lehen planoa irudikatzen du. Hura ia biluzik dago, eta soilik galtzerdi zuri eta zapata gorri bana daramatza jantzita. Gorputzaren zati bat itzalean utziz, argi izpi batek emakume gaztearen aurpegia, hankak eta izterrak argitzen ditu. Ikusleak emakumearen bularretako bat eta alua hauteman ditzake. Emakumea koadrotik kanpora begira dagoela dirudi, agian bere maitaleari, agian ikusleari berari.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Barnes Fundazioa. Gustave Courbet. Woman with White Stockings (La Femme aux bas blancs). 1864. Oil on canvas. (Noiz kontsultatua: 2023-01-18).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10467459
  • Commonscat Multimedia: La Femme aux bas blancs (Courbet) / Q10467459

  • Wd Datuak: Q10467459
  • Commonscat Multimedia: La Femme aux bas blancs (Courbet) / Q10467459
  • i
  • e
  • a
Gustave Courbeten lanak
Bakantea (1844-1847) . Harginak (1849) · Ehorzketa Ornansen (1850) · Zauritutako gizona (1854) · Gari bahetzaileak (1854) · Artistaren langela (1855) · Emakume gazteak Senaren ertzean (uda) (1856) . Galtzerdi zuridun emakumea (1861) · Emakume etzanda biluzik (1862) · Karoly kondesaren erretratua (1865) · Munduaren sorlekua (1866) . Emakumea loroarekin (1866) . Emakumea olatuetan (1868)