EusLinux

EusLinuxen logotipoa Linuxen berdina da.

EusLinux Debianen oinarrituta dagoen GNU/Linux banaketa da. Proiektua Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Normalkuntzako Sailburuordetzak bultzatu zuen 2005ean, baina ez zuen jarraipenik izan.

Oraindik ere Interneten dago eskuragarri, Jaurlaritzaren webgunean.

Proiektu honen ekarpen nagusiak Debian eta GNOMEren tresna batzuk euskarara itzultzea eta, beste aldetik, aurreko proiektuetan itzuli ziren tresnak eguneratzea izan zen, esaterako OpenOffice.org.

Proiektuan Elhuyarrek, UZEIk eta Zundan-ek hartu zuten parte.

Ikus, gainera

  • Linux
  • Linux banaketa
  • GNU

Kanpo estekak

  • Euskarazko softwarea: Sistema eragileak (EusLinux jaisteko orria, Eusko Jaurlaritzaren webgunean)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8846519
  • Wd Datuak: Q8846519