Erreklamazio-orri

Erreklamazio-orri bat beteta. Metro Bilbao. (Erabiltzailearen datu pertsonalak ezabatu egin dira).

Erreklamazio-orriak kontsumitzailearen tresna dira; haien bidez, kontsumitzaileak adierazten du, administrazioaren aurrean, edo enpresa baten aurrean, ez dela ados geratu erositako produktu batekin edo jasotako zerbitzuren batekin

Euskal Herrian orain dauden arauekin, erreklamazio-orri horiek establezimendu guztietan eduki behar dituzte, publikoarentzat eskuragarri. Inprimaki zenbakiduna da, eta bertan, bezeroaren eta enpresaren datu pertsonalak idatzi behar dira, bai eta erreklamazioa zein den ere, modu xumean idatzita. Bi aldeek sinatutakoan, establezimenduak kopia bat hartzen du, eta kontsumitzaileak beste bat. Teoriaz behintzat, administrazioek, enpresek, Arbitraje Batzordearen bidez, hamar-hamabost eguneko epean eman beharko lukete gatazkaren laudoa edo nolabaiteko erantzuna.

Ikus, gainera

  • Erreklamazio-gutuna.

Kanpo estekak

  • Erreklamazio-orri bat bete gabe. (EAEko Eusko Jaurlaritzak argitaraturiko eredua).
  • Erreklamazio-gutun bat.
  • KontsumoBIDE: Kontsumo arloko erreklamazioa nola egin.
  • KontsumoBIDE: Kontsumo arloko erreklamazioak, erreklamazio-orriak eta salaketak egiteko materialak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4224670
  • Wd Datuak: Q4224670