Emakumezkoen Traineru Ligako 2013ko denboraldia
Zumaia Ligako irabazle | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | TKE Liga |
Partaideak | 4 talde |
Estropadak | 8 estropada |
Hasiera | 2013ko uztailaren 13a |
Amaiera | 2013ko abuztuaren 18a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Zumaia |
Txapeldunordea | San Juan |
Ohorezko tx. | Hibaika eta Orio |
← 2012 | 2014 → |
Emakumezkoen Traineru Ligako 2013ko denboraldia Euskotren Ligaren bosgarren denboraldia izan zen, kluben artean jokatu zen hirugarrena. Zumaia izan zen txapelduna, bigarren urtez jarraian[1].
Historia
Zortzi arraun taldek eman zuten izena bertan parte hartzeko, sei gipuzkoarrek (Zumaia, San Juan, Hibaika, Orio, Hondarribia eta Zarautz) eta hauetaz gain Bizkaiak eta Kantabriako Santoñak.
Aipatzekoa da bi traineru historiko ez zirela bertan izan, Rias Baixas eta Getaria-Tolosa, lehenengoak Galizian estropadarik ez zela izango jakitean haserre[2] eta bigarrenak taldearen disoluzioa gertatu zelako. Bestalde Bizkaia urtebeteren ondoren berriz itzuli zen eta Zarautz eta Santoña debutariak izan ziren.
Bi sailkapen estropada izan ziren Pedreñan eta Donostian[3]. Erlojupean jokatu ziren eta aurrez sailkaturik zegoen Zumaiak irabazi zituen biak. Bi estropada hauek ere puntuagarriak izan ziren ligarako eta guztira zortzi estropada jokatu ziren. Zumaiarren nagusitasuna handia izan zen, zazpi garaipen lortu baitzituzten[1].
Saikapen fasea
- Zumaia (16 puntu), aurrez sailkatua
- San Juan (14 puntu)
- Hibaika (12 puntu)
- Orio (10 puntu)
- Bizkaia (8 puntu)
- Zarautz (5 puntu)
- Hondarribia (5 puntu)
- Santoña (2 puntu)
Estropadak
Z. | Izena | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | IV B. Marina de Cudeyo | Marina de Cudeyo, Kantabria | 2013-7-13 | Zumaia | |
2. | Eusko Label II Bandera | Donostia, Gipuzkoa | 2013-7-14 | Zumaia | |
3. | Orio Kanpina | Orio, Gipuzkoa | 2013-7-21 | Zumaia | |
4. | V Getxoko Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2013-7-27 | San Juan | |
5. | IV B. Diario Vasco | Zumaia, Gipuzkoa | 2013-7-28 | Zumaia | |
6. | Euskotren II Bandera | Pasai San Pedro, Gipuzkoa | 2013-8-11 | Zumaia | |
7. | Zarauzko V Estropadak 1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2013-8-17 | Zumaia | |
8. | Zarauzko V Estropadak 2 | Zarautz, Gipuzkoa | 2013-8-18 | Zumaia |
Sailkapena
Postua | Elkartea | Patroia | Trainerua | Puntuak | Banderak |
---|---|---|---|---|---|
1 | Zumaia | Nagore Osoro | Telmo Deun | 31 | 6: Pedreña, Eusko Label, Orio, Zumaia, San Pedro eta Zarautz |
2 | San Juan | Inder Paredes | Batelerak | 22 | 1: Getxo |
3 | Hibaika | Aiala Uribelarrea | Madalen | 18 | |
4 | Orio | Nadeth Agirre | Txiki | 9 |
Erreferentziak
- ↑ a b Garate, Aitor Manterola. (2023-06-19). «Zumaiak bigarren urtez jarraian irabazi du Euskotren liga» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) MORRAZO, CÉSAR COLLARTE-O.. (2013-04-23). «Galicia no tendrá presencia en la Liga Euskotren y deja en el aire La Concha» Faro de Vigo (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zumaia Salegi Jatetxeak EuskoTren Liga hasiko du gaur» El Diario Vasco 2013-07-13 (Noiz kontsultatua: 2023-06-19).
Kanpo estekak
- Webgune ofizialean 2013ko datuak
- Datuak: Q119648455
Emakumezkoen Traineru Ligako denboraldiak | ||
---|---|---|
2009 (*) • 2010 (*) • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |