Elisa Coll

Elisa Coll

(2024)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMadril, 1992 (31/32 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta LGBT ekintzailea
Mugimenduafeminismoa
El deseo Montaje gelan: Teresa Font editorea El Deseo P.C.n. 'Edizio aretoa. Esther García ekoizlea eta Alicia Luna, Amparo Fortuny, Ana Díez, Chus Gutiérrez, Elisa Coll eta Patricia Roda zuzendariak aritu ziren Yo decido. El tren de la libertad dokumentalean.

Elisa Coll Blanco (Madril, 1992) madrildar idazlea, ekintzailea eta bisexuala da. Resistencia bisexual: mapas para una disidencia habitable/ Erresistentzia bisexuala: disidentzia bizigarri baterako mapak liburuaren egilea. (Melusina, 2021).[1] Mitos del amor romántico/Maitasun erromantikoaren mitoak fanzinearen egilea ere bada, eta Vanity Fair, Vice, El Salto eta El Diario.es komunikabideetarako testuak idatzi ditu.[2][3][4]

Aktibismoa

Coll-ek defedatzen du bisexualitateak ez duela desioak bakarrik definitzen, nortasun disidenteak ere bai, berez, pertsona bisexualek jasaten duten egiturazko indarkeriak eta bifobiak markatua dagoela. Halaber, esan du beharrezkoa dela pertsona bisexualak oroimen historikoa duten subjektutzat hartzea.[1]

"Bifobia, lizunak garela esateaz gain, indarkeria sexuala, psikologikoa edo fisikoa jasatean edo osasun mentaleko arazo larriak izatean datza. Indarkeria da, letra guztiekin".[1]

Elisa Coll-ek dioenez, Resistencia Bisexual/Erresistentzia Bisexuala liburua idaztera bultzatu zuena Estatu espainiarrean aurretik erreferenterik ez izatea izan zen.[1]

Bestalde, Coll-ek idatzi du pertsona bisexualek zaila dutela 'armairutik irtetea', eta hori ez dela soilik erreferente erabat bisexualen faltarengatik, baizik eta bisexualitatea ikusezina bihurtzeagatik, baita LGBT komunitatean ere.[3]

Gainera, monogamiarekin kritikatu dute, Resistencia bisexual liburuan, bikotea deszentralizatzeko beharra defendatzen du.[5] El Salto aldizkarian, berriz, pertsonen arteko harreman adiskidetsuen garrantziari buruz idatzi du, bereziki emakumeen artean, bisexualen artean.[6]

Erresistentzia bisexuala: disidentzia bizigarri baterako mapak

Liburua 2021eko otsailaren 1ean argitaratu zen, Melusina argitaletxearekin.[5] Saiakera horretan bisexualitateari buruzko aurreiritziak eta gogoetak aztertzen dira,[7]baita bereizkeriari aurre egiteko zelan egin aliantzak ere.[1]

Collek erreferente eta oinarri izan zituen Sara Ahmeden Fenomenología queer eta Madreselvak argitaratutako Bisexualidades feministas/ Bisexualitate feministak, baita lagunekin partekatutako esperientzia pertsonalak ere.[5]

Erreferentziak

  1. a b c d e «Elisa Coll: "La bisexualidad no es un complemento: es una identidad válida y política"» www.publico.es.
  2. «Elisa Coll» www.eldiario.es.
  3. a b Nast, Condé. (2021-07-01). «Todo lo que me quitó el armario bisexual» Vanity Fair.
  4. Coll, Elisa. (2022-04-23). «De armarios, bifobia y activismo: 'Me cuesta bivir', una novela gráfica para entender la bisexualidad» ElDiario.es.
  5. a b c «Dibujar los mapas de la resistencia bisexual: una conversación con Elisa Coll» www.elsaltodiario.com.
  6. «¿Donde están nuestras amigas bisexuales? Sobre bifobia y amistad» www.elsaltodiario.com.
  7. Miguel, Luna. (2021-02-26). «'Resistencia bisexual' y otros libros para salir del armario 'bi' | Feminismo» S Moda EL PAÍS.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113495141
  • Commonscat Multimedia: Elisa Coll Blanco / Q113495141

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 4628171191116758030002
  • GND: 1322965927
  • LCCN: no2022151792
  • Wd Datuak: Q113495141
  • Commonscat Multimedia: Elisa Coll Blanco / Q113495141