El Teixu

El Teixu
Datuak
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera2007
webgune ofiziala

El Teixu, Rede pal Estudiu y Defensa de la Llingua Asturllionesa (euskaraz: «Hagina, Astur-leondar Hizkuntzaren Ikerketarako eta Defentsarako Sarea») Astur-leones hizkuntza erabiltzen den lurraldetako elkartea da. Elkartearen helburu nagusia hizkuntzaren defentsa da, bere batasuna eta barietateak onartuz. Elkartea Astorgan, 2007an sortu zuten; hiri horretan du egun bere egoitza nagusia.[1]

Aktibitate nagusiak

Astur-leoneraren hiztunak presentziaren arabera.
Herri baten sarrerako kartel elebiduna.

Normalizazio linguistikoa

  • 2013 astur-leonesen normalizazioaren aldeko kanpainari ekin zioten. Kanpainaren lema Na llingua de casa da ('Etxeko hizkuntzaz'). Kanpaina honek elementu desberdinak izan ditu. Esaterako, hizkuntza bizirik dagoen tokitan, astur-leonesez idatzitako kartelak zabaldu dituzte. Proposamena Torenon hasi zen eta, ondoren, Laciana, La Cabrera eta Zamorako probintzian zabaldu zen.[2]
  • 2014an, astur-leonesen defendatzaileak diren beste elkarteekin batera (Asociación Cultural Faceira eta Furmientu) Europako Kontseiluan txosten bat aurkeztu zuten. Txosten horretan Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna ez zaintzeagatik Gaztela eta Leongo Junta eta Estatu Espainiarra salatzen zituzten. Astur-leonerak ez du inongo babesik berezkoak diren lurraldetan, eta erabilera zein zabalkundea ez dago legalki ezarrita.[3]

Toponimia

Elkarte honek toponimiari garrantzi berezia eman dio. 2015eko uztailaren 27an, Truchasko Udalaren ekimenez, udalaren herri guztietan helbideak eta herrien izenak gaztelaniaz zein astur-leonesez jarri ziren. Horretarako betiko toponimia erabili zen, beti El Teixuren aholkularitzarekin.[4]

2015eko otsailean Tineoko eskualdearen betiko toponimiaren mapa aurkeztu zuten.[5] Urte berean baina bost hilabete geroago, Asociación Cultural Faceirarekin batera, La Cabrera eskualdeko mapa aurkeztu zuten.

Beste aktibitateak

  • Hitzaldiak
  • Toponimia lehiaketak ikasleei begira[6]

Erreferentziak

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .

Ikus, gainera

  • Astur-leones
  • Facendera pola Llengua
  • Furmientu
  • La Caleya
  • Asociación Cultural Faceira

Kanpo loturak

  • Elkartearen webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q24935336
  • Wd Datuak: Q24935336