Dueroko Erribera

Dueroko Erribera eskualdea
Ribera del Duero eskualdea
Herrialdea  Espainia
Autonomia erkidegoa  Gaztela eta Leon
Probintzia Bandera de Burgos Burgos
Eskualdearen mapa, udalerrika zatiturik.
Eskualdearen mapa, udalerrika zatiturik.
Burgosko eskualdeen mapa. ██ Merindadeak ██ Bureba ██ Ebro ██ Páramos ██ Odra-Pisuerga ██ Alfoz de Burgos ██ Montes de Oca ██ Arlanza ██ Sierra de la Demanda ██ Dueroko Erribera

Dueroko Erribera edo Ribera del Duero[1] eskualdea Duero ibaiaren arroan kokatzen da, Burgosko probintziaren (Gaztela eta Leon) hegoaldean, Aranda de Dueroko barruti judizialean. Esgueva ibarra Dueroko Erriberako azpieskualde bat da.

Hidrografia eta Orografia

Duero ibaiak uzten duen paisaia laua da batik bat, altuera mailan alde handiegirik agerian utzi barik. Paisaiak kareharriz eta hareharriz osatutako eremuez, landazabalen hondar-lurrez eta ibaiertzetako lokatz buztintsuez osatuta daude.

Hauek dira Dueroko Erriberatik igarotzen diren ibaiak:

  • Arandilla ibaia, Dueroren ibaiadarra
  • Río Bañuelos ibaia, Dueroren ibaiadarra
  • Duero ibaia
  • Río Esgueva ibaia, Pisuerga ibaiaren ibaiadarra, eta ondorioz Dueroren ibaiadarra
  • Río Gromejón ibaia, Dueroren ibaiadarra
  • Riaza ibaia, Dueroren ibaiadarra

Ekonomia

Dueroko Erriberan nekazaritza da sektorerik garrantzitsuena. Gehienbat zerealak, erremolatxak eta mahatsondoak lantzen dira. Abeltzaintzari dagokionez, ardiak larreratzen dira. Oso platerkada ezaguna da hango arkume errea.

Sektore industrial garrantzitsua duen hiri bakarra Aranda de Duero da, Pascual esnekiak, Glaxo eta Michelin lantegiekin.

Ribera del Duero jatorrizko deitura

Eskualde honetan Ribera del Duero jatorrizko deitura izenpean dituzten ardoak ekoizten dira. Hala ere, Soria, Segovia, Valladolid eta Burgosko probintzietara zabaltzen da. Batzorde arautzailearen egoitza Roan dago.

Udalerriak

Villalba de Dueroko paisaia.

Gastronomia

  • Ribera del Duero jatorrizko deiturako ardoa.
  • Arkume errea
  • Arkume-txuletak
  • Burgosko odolkia

Monumentos

Aranda de Dueroko Santa María la Real eliza
Peñaranda de Dueroko enparantza, gaztelura begira.

Turismoa

  • Enoturismoa, Ribera del Duero jatorrizko deiturako upeltegiak bisitatuz.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindiaren 151. araua: Espainia-Frantzietako eskualdeen izenak.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q631876
  • Commonscat Multimedia: Ribera del Duero / Q631876

  • Lekuak
  • OSM: 4719387
  • Wd Datuak: Q631876
  • Commonscat Multimedia: Ribera del Duero / Q631876