Dona Grazia zubia
Dona Grazia zubia | |
---|---|
Dona Grazia zubiaren ikuspegi orokorra. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′27″N 1°39′21″W / 42.8241°N 1.6559°W / 42.8241; -1.6559 |
Arkitektura | |
Dona Grazia zubia Nafarroako Iruñea hiriburuan dagoen zubi bat da. Arga ibaia zeharkatzen du, eta Arrotxapea eta Trinitarioak auzoak elkarlotzen ditu. Arrotxapea auzoko Arga Ibaiaren kalea eta Trinitarioetako Gipuzkoa etorbidearen artean kokatzen da.
Historia
XVIII. mendean desagertu arte zubia eta Cuatro Vientos bidegurutze inguruan zegoen Dona Grazia klaratarren komentutik izena hartu du. Nahiz eta zubia oso zaharra den (izan ere, XIII. mendea baino lehenagokoa da), Erdi Aroko Iruñeko zubi modernoena da, arkuak gotikoak baititu. Cuatro Vientos zubia eraiki zuten arte, Dona Grazia erabiltzen zuten hiria Nafarroaren iparraldearekin lotzeko. Hiriko beste zubibide batzuek bezala, bere muturreko batean harrizko gurutze bat du.
Iruditegia
- Dona Grazia zubia, atzealdean Arrotxapea auzoa duelarik.
Kanpo estekak
- Dona Grazia zubia. Arga Ibaia: Arrotxapeako zatia. Arga Ibai Parkea.[Betiko hautsitako esteka]
- Datuak: Q12256331
- Multimedia: Bridge of Santa Engracia (Pamplona) / Q12256331
Iruñeko zubiak | ||
---|---|---|
Arga ibaiko zubiak: Barañaingo oinzubia • Landaben zubia • Mintegien oinzubia • Milutze zubia • Sanduzelaiko oinzubia • Sanduzelaiko zubia • Hodien oinzubia Elortz eta Sadar ibaietako zubiak: Urdanotz taldeko oinzubia • Etxabakoitzeko pasabidea • Arostegi zubia • Etorkizuneko lotura Donapearekin |