Djamel Sedjati

Djamel Sedjati

(2023)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaTiaret, 1999ko maiatzaren 3a (25 urte)
Herrialdea Aljeria
Jarduerak
Jarduerakatleta
Atletismoa
Kirol diziplinak 800 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Parte-hartzailea

IAAF: 14976579 Edit the value on Wikidata

Djamel Sedjati (arabieraz: جمال سجاتي‎, Tiaret, 1999ko maiatzaren 3a) Aljeriako atleta da, 800 metroko lasterketan espezializaturikoa. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina bat eskuratu zuen.

Kirol ibilbidea

Gazte mailan ez zen ezagutzen eta 2021eko Aljeriako txapelketan egin zen ezagun 600 metrotako lasterketan zilarrezko domina eskuratu zuenean Mohamed Ali Gouaneden atzetik. 15 egun beranduago 800 metrotako lasterketan Gouaned garaitzea lortu zuen.

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen baina Japoniara iritsi berritan COVID-19 testean positibo eman eta ezin izan zuen parte hartu[1]. 2022an Munduko txapelketan txapeldunordea izan zen.[2]

2024ko uztailaren 7an Parisko meetingean 800 metrotako lasterketa irabazi zuen 1:41.56 denbora eginez, inoizko hirugarren denbora onena[3]. Ondoren Parisko Olinpiar Jokoetan brontzezko domina eskuratu zuen.[4]

Nazioarteko emaitzak

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris  Frantzia 03 !3. postua, brontzezko domina 800 m
Munduko txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Eugene  AEB 02 !2. lekua, zilarrezko domina 800 m
Diamanteen Liga
Urtea Lekua Domina Proba
2023 03 !3. postua, brontzezko domina 800 m
Mediterraneoko Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Oran  Aljeria 01 !1. postua, urrezko domina 800 m

Markak

  • 600 m - 1:14.36 (Sasolburg, 2024)
  • 800 m - 1:41.46 (Monaco, 2024)
  • 1.000 m - 2:13.97 (Potchefstroom 2024)

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «JO 2020 - Athlétisme : Djamel Sedjati et Bilal Tabti testés positifs à la Covid-19 | Radio Algérienne» radioalgerie.dz (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  2. (Ingelesez) mourad. (2022-07-26). Djamel Sedjati has won a very beautiful Silver Medal – Consulate General of Algeria. (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  3. (Gaztelaniaz) «La “carrera más rápida de la historia” en los 800 metros llanos: el vibrante final con tres competidores cruzando la meta casi al unísono» infobae 2024-07-08 (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).
  4. (Ingelesez) National, The. «Djamel Sedjati takes bronze in 800m final as Algeria have their best Olympics» The National (Noiz kontsultatua: 2024-09-07).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107378081
  • Commonscat Multimedia: Djamel Sedjati / Q107378081

  • Kirolariak
  • IAAF: 14976579
  • Wd Datuak: Q107378081
  • Commonscat Multimedia: Djamel Sedjati / Q107378081