Dejan Georgievski

Dejan Georgievski
Bizitza
JaiotzaSkopje, 1999ko maiatzaren 8a (25 urte)
Herrialdea Ipar Mazedonia
Jarduerak
Jardueraktaekwondolaria
Parte-hartzailea

Dejan Georgievski (mazedonieraz: Дејан Георгиевски; 1999ko maiatzaren 8a) mazedoniar taekwondolari profesionala da, eta, nazioartean, Ipar Mazedonia ordezkatzen du Munduko Taekwondo Txapelketetan, gizonezkoen pisu astunen mailan.[1] Zilarrezko olinpiar domina da gizonezkoetan, +80 kg-ko proban, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan.

Kirol-Ibilbidea

2018an, Georgievskik zilarrezko domina irabazi zuen gizonezkoen +80 kiloko taekwondo lehiaketan, Mediterraneoko XVIII. Jokoetan.[2]

Georgievski, gaur egun, 25. postuan dago Taekwondo Kyorugi-ko, Munduko Sailkapeneko, gizonezkoen +87 kg pisu astunen mailan, eta 39. gizonezkoen +80 kg pisu olinpikoen mailan. Domina ugari irabazi ditu, besteak beste, Olinpiar Sailkapeneko Europako Txapelketa, Europako Eskualdeko Presidentearen Kopa, Sofiako Irekia, Turkiako Irekia, Greziako Irekia, Galeb Belgradeko Trofeoa, Serbiako Irekia, Eslovenia Irekia.[3][4][5]

2020ko Udako Olinpiar Jokoak

Georgievski 2020ko Udako Olinpiar Jokoetarako sailkatu zen gizonezkoen +80 kilotan; 2016an, Azerbaijango Radik Isayev, 2016ko txapeldun olinpiarra, Sofian[6][7][8][9] jokatu zen Europako Olinpiar Sailkapen Txapelketan gaindituta. Tokioko Olinpiar Jokoetan, Georgievskik munduko txapeldunordea izan zen; Rafael Alba kubarrari 11-8 irabazi zion final zortzirenetan, eta zilarrezko domina eskuratu zuen finalerdietan, Hego Koreako In Kyo-don-i, Asiako txapeldunari, bi aldiz irabazita.

Txapelketetako Emaitzak

Emaitzak
Urtea Ekitaldia Lekua Rankina Emaitza
2021 Udako Olinpiar Jokoak Japonia Tokyo G-20 2.
Europako Txapelketa Bulgaria Sofia G-4 9. 
2020 Sofiako Irekia Bulgaria Sofia G-1 1.
Esloveniako Irekia Eslovenia Ljubljana G-1 1.
2019 WTE Europar Joko Multidiziplinarrak Bulgaria Sofia G-1 1.
Europako Kluben arteko Txapelketak Grezia Tesalonika G-1 2.
Turkiako Irekia Turkia Antalya G-1 1.
2018 Serbiako Irekia Serbia Belgrad G-1 2.
Greziako Irekia Grezia Atenas G-1 1.
Mediterraneoko Jokoak Espainia Tarragona G-1 2.
WTE Europar Joko Multidiziplinarrak Bulgaria Plovdiv G-1 1.
Sofiako Irekia Bulgaria Sofia G-1 1.
Turkiako Irekia Turkia Istanbul G-1 3.
2017 Pisu Olinpikoko Europako Txapelketa Bulgaria Sofia G-1 1.
Sofiako Irekia Bulgaria Sofia G-1 1.

Erreferentziak

  1. "Taekwondo Dejan Georgievski" Atleten berriak. (Ingelesez)
  2. ATLETAREN PROFILA Tarragona, 2018ko informazioa (Ingelesez)
  3. "Tournaments Records" World Taekwondo. (Ingelesez)
  4. Atletaren informazioa TaekwondoData. (Ingelesez)
  5. "Conversation with the Macedonian national taekwondo representative Dejan Georgievski before the European Championships | am going for gold in Sofia" European Championships Information. (Ingelesez)
  6. "Intervieuw of Day 2 for European Qualification Tournament for Tokyo 2020 Olympic Games" European Qualification Tournament. (Ingelesez)
  7. "Interview with Dejan Georgievski taekwonndo fighter who will participate in the Tokyo Olimpics: My dream is to bring an Olympic gold medal in Macedonia" Slobodenpecat. (Ingelesez)
  8. "Taekwondo: Nine Mediterranean countries claiming Olympic Spots at Tokyo 2020" CIJM. (Ingelesez)
  9. "Double delight for France as 16 qualify for Tokyo 2020 at European taekwondo qualifier" Olympic 2020. (Ingelesez)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q107447722
  • Wd Datuak: Q107447722