Danimarkako itsasarteko gudua
Danimarkako itsasarteko gudua | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Atlantikoko gudua | |||
Bismarck korazatua HMS Prince of Wales korazatuari su eginez, 1941eko maiatzaren 24a. | |||
Data | 1941eko maiatzaren 24a | ||
Lekua | Danimarkako itsasartea 63°20′00″N 31°50′00″W / 63.333333°N 31.833333°W / 63.333333; -31.833333 | ||
Koordenatuak | 67°46′00″N 31°00′00″W / 67.76667°N 31°W / 67.76667; -31{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page | ||
Emaitza | Alemaniar garaipena. | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Danimarkako itsasarteko gudua, 1941eko maiatzaren 24an, Danimarkako itsasartean, Kriegsmarine alemaniar itsas armada eta Royal Navy britainiar itsas armadako ontzien arteko gudu bat izan zen. Hirugarren Reicharen aldetik Bismarck korazatua eta Prinz Eugen gurutzontzia borrokatu ziren, Erresuma Batuaren aldetik berriz, HMS Prince of Wales korazatua eta HMS Hood gurutzontzia.
Gudua hasi eta minutu gutxira, Bismarck korazatuak HMS Hood gurutzontzia hondoratu zuen. Britainiar gurutzontziko eskifaiako 3 lagun bakarrik salbatu ziren, gainontzeko 1.428 lagunak hilez. HMS Prince of Wales korazatuak Bismarck korazatuari su egin baina kalteak eragiteaz gain, gudua alemaniarrek irabazi zuten.
Halere, HMS Hood gurutzontzia hondoratua izanaren mendekuz, Royal Navyk Bismarck korazatua atzemateko gerra ontzi ugari itsasoratu zituen. Handik hiru egunetara, HMS Ark Royal hegazkin-ontziak eta Fairey Swordfish hegazkin torpederoak Bismarck korazatua topatu eta hondoratu egin zuten.
Kanpo estekak
- Datuak: Q696607
- Multimedia: Battle of the Denmark Strait / Q696607